blogak

Hezkidetzan esku hartzen

FEMINISMOAK

“Ez inoiz gelditu formatzen, ikasten, hazten… emakume independente eta boteretsua izan zaitezen eta inoren menpe egon ez egoteko. Badakit zure potentziala zein den eta emakume legez indarra handia duzu, ikasi, ikasi asko zure etorkizuna zuk hautatzeko”. 


Amaren hitzak izan dira hauek azken hogei urteetan. Inoren menpe ez egoteko eta aske izan eta bizitzeko gomendioak. Amaren diskurtsoan formakuntzak pisu handia izan du betidanik.


“Zure soldata, zure arauak, zure bizitza, zure zoriontasuna” 


Inguruan eta lagunen artean garatu beharreko bi gai nagusiak:

-          Emakumeei bideratutako edertasun kanonen presioak haustu behar direla. Edertasuna subjektiboa dela, nork norbere burua maitatzea dela garrantzitsuena eta epaiketa guztiak soberan daudela. Hare gehiago emakumeok emakumeenganako egiten ditugun epaiketak.


-          Feminismoaren prozesu historikoari garrantzia eman eta hedatzea arlo desberdinetan, batik bat hezkuntza munduan; Nik behintzat inoiz ez dut jaso feminismoaren historia eskola garaian.




Hautatutako emakume feminista Onintza Enbeitia da. Onintza ikusi edo entzuten dudan bakoitzean, boterea eta jabekuntza irradiatzen du. Bere diskurtsoa oso potentea da, emakume legez jasaten dugun egoeren inguruan. 




Bukatzeko, aurreko urteetako post hau hautatu dut, lanketa interesgarria egin duelako: oso amodu argian azaltzen du bere bizitzan feminisnoak duen presentzai eta bat nator feminismoaaren egin beharrarekin gure bizitzetan. 

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/feminismoa-ardatz.html

jatorrizkoa ikusi

2013-2017
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07