blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Feminismoak



Zerbait Faltan nabaritzen baduzu
Ez zarela gizartean konforme
EmakuMe bezala zapalduta sentitzen zara
Eta Inon ez duzu erantzunik aurkitzen
agiaN ez duzu oraindik topatu
Emakumeon askapenerako gIltza
Agian ez duzu aSmatu
eMakumeon ongizarerako gako
Oraindik orain garaiz zabiltza
Atera kalera, kideak bilatu, emakumeekin elkartu
Eta aske izaten lagunduko zaituen Feminismoa desKubritu


#leitxu-ren hurrengo posta aukeratu dut
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/feminista-izatea-beti-al-da-eroso.html
Oso identifikatua sentitu naiz. Urteetan feminista hitzarekin ez dut sentitu izan inolako identifikaziorik. Askotan, atzera ematen zidan ere… “feminista”… Gizartearen iruditegiak emakume haserre eta gizonak gorrotatzen zituztenak itzultzen zizkidan hitz hori burura etortzen zitzaidanean. Pixkanaka pixkanaka, kontzientzia hartzen joan nintzen. Lehenengo, nire egoeraz emakume bezala; ez nintzen bizi saldu egin zidaten berdintasunezko gizartean. Bigarrenik, zerbait egiteko beharraz; bizi nintzen egoera hori aldagarria zen. Eta hirugarrena, aldatzeko moduaz. Azken hau Feminismoa deitzen zen. Eta barrutik ezagutu nuenean, emakume haserrez baino, emakume alaiak deskubritu nituen, emakume pentsalariak, ekintzaileak, ausartak, baina baita ere, emakume beldurtiak, ixilak, handiak, txikiak, koloretakoak,… Emakume borrokalariak guztiak. Eta konturatu nintzen, ni ere, feminista nintzela, baina ordurarte, ez nekiela.

Nire ustez, jorratu beharreko 2 gai feminista nagusiak hurrengoak liratezke: alde batetik, emakumeen jabekuntza feminista, norbanakoa eta kolektiboa.Neskeentzat tresnak eskaini bere bizitza ahalik eta modu autonomoagoan aurrera eramateko. Eta beste alde batetik, feminismoaren beraren balioa eta historia. Zoritxarrez, leku gutxitan lantzen dira emakumeen ekarpenak, eta mugimendu feministaren lorpenak giza eskubideei dagokienez.

Zalantza handiekin aukeratu dut bere ekarpena azaltzeko emakume feminista. Izen handiek erakartzeko gaitasun indartsua dute, baina gure inguruan ditugun emakumeen ekarpena ere garrantzitsua da oso, beraiek gabe, asko ez ginen feministak izango. Beraz, nire aipamena Kizkitza Gil de San Vicente da. Kizkitza Donostian jaio zen eta ezker abertzalearen militante historikoa da. Ikasle mugimenduak militatu zuen arren, Egizan-en erreferente garrantzitsua izan zen. Eztabaida estrategiko baten ostean, eta Euskal Herrian Lizarra Garazi hitzarmenak zein Eztabadagune Nazionalaren sorrerak ireki zuten testuinguru berrira egokitzeko, bertan eraiki ziren harremanak aktibatu eta Egizanen ibilbideari amaiera jartzea erabaki zen. Eztabaida prozesu luze bat eta gero, 2002. Urtean, beste hainbat emakume feministekin batera, Euskal Herriko Bilgune Feminista sortu zuten. Mugimendu hau Euskal Herria parekide bat eraikitzeko konpromisoa hartzen zuten emakumeen sare baten moduan jaio zen. Kizkitza prozesu honen erreferente nagusia izan zen eta Bilgunearen lehenengo urteetako bozeramaile bezala aritu zen. Gaur egun, Sortu eragile politikoan militatzen du eta iheslari moduan bizi da Estatu Frantsesean. Zoritxarrez, bere izena Google-n sartzen baduzu, bere ekarpena feminista beharrean, ETA erakundean egon zeneko berriak eta bere bikotekidea zein bere aitari buruzko aipamenak besterik ez dituzu topatuko, eta horregatik ere, garrantzitsua iruditzen zait gure inguruan ditugun feministen izenak berreskuratzea. 



  #Sandra #Feminismoak

jatorrizkoa ikusi

2013-2017
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07