blogak

Hezkidetzan esku hartzen

ESPAZIOETAN ETA DENBORAREN ERABILERAN BERDINTASUNA ALDARRIKATU BEHAR

                 Emakumeak
               eRrepresentazioa eta
      denboRaren
                 Erabilera
                 Presente izan eta
               eRaldatzeko
             prEstatu!
     urbaniSmoa
                 Espazio birtualak
     ikus-eNtzunezkoak
espazio liTerarioak
                Aztertu ondoren
          goaZen
        berdIntasunaren alde
             bOrrokatzera
               Animoa!!

Aste honetan landu dugun gaiaren inguruan hausnarketa ezberdinak egin ditut. ikastetxeko patioko erabileran sakonduko naiz. 

Ikasle, irakasle nahiz guraso zenbaiten artean kezka nagusitu da. Haurrak eta nerabeak patioan benetan ikasten ari diren horren inguruan edo barneratzen ari diren balioen gainean gogoeta egin beharko litzateke. Zertarako? Ikasle guztien premiak asetuko dituzten espazioak antolatzeko eta patioa ere balio hezitzaileak eta harreman sozialak sustatuko dituen eremu izateko. Hale ere, hainbat irizpide kontuan hartu beharko dira: genero berdintasuna, prozesua esperimentaziozkoa izatea eta haur zein nerabeak zentroan jartzea. Umeak izango beharko dira edukiz betetzen dutenak espazio hori, hau da, esango dutenak zer-nolako espazioa nahi duten, eta erabakitzea ere euren esku egon beharko da.

Edozein eraldaketa prozesu hasi baino lehen, abiapuntuko galdera hau da: zer-nolako harremanak sustatu nahi ditugu patio-orduetan? Zer-nolako dinamikak emango dira patioko kolektiboaren baitan? Abiapuntu honetatik lehen pausua izango da diagnosia egitea. Umeak protagonista izan behar dira, patioaren inguruko hausnarketan eta eragite prozesuan. Zein ezaugarri izan beharko lituzke patio desigarri batek?

Adituek patio bat eraldatzeko edo eraikitzeko orduan kontuan izan beharreko hainbat ezaugarri nabarmentzen dituzte:
  • Mugimendu sustatuko duten espazioak. Horretarako eskalatzeko guneak, korrika egitekoak, saltoka ibiltzekoak, zirkuitu ezberdinakā€¦        
  • Espazio naturalak eta hondartegia. Bereziki eskolako lehen urteetan naturarekin kontaktua izatea garrantzitsua da.
  •  Jolas sinbolikorako eremuak. Beti ere material egituratu gabeak eta naturalak lehenetsiz; eta aldi berean, era bateko zein besteko txokoak; gordelekuak eta intimitatean egoteko eremuak sortuz.
  • Kirol eta jolas desberdinak. Patioan futbolaz gain, bestelako kirolak ez ezik, belaunaldiz belaunaldi transmititu direnak egiteko aukerak irekitzea ere egokia izan daiteke; hala nola, soka-saltoa, ezkutaketako jolasak, harrapaketakoak, pilotakoakā€¦
  • Mahai jokoak eta jolas lasaiak, haur zenbaitek nahiago izaten dutelako lasai egotea.


Halere, nahiz eta aldaketak sortu garrantzitsua da JOLASTOKIAREN KUDEAKETA. Etengabe birpasatu behar da, betiko estereotipoetan ez erortzeko berriro.

Informazio ezberdinak ere dituzue hemensakatuz gero. Aldi berean, gure Sitebisitatzea gomendatzen dizuegu. Patioaren inguruko informazio gehiago bi ataletan aurki ditzakezue: DIAGNOSIA eta ESPAZIOAK.

Aurreko edizioetako posten artean bi aukeratuko ditut. Bata Maiterenada, batetik bere patio hezkidetzailearen proposamenagatik eta bestetik, emakume izenekin, kaleen berrizendatzearen defentsarekin bat natorrelako. Besta Iratirenada beste gai interesgarria aipatzeagatik: komunen erabilera. Irudi esanguratsuak erabili ditu.

Bukatzeko eremu hezitzaileetan edo jendartean lantzeko erronken artean hauexek aipatuko nituzke:

  • Ikastetxeetan, espazio desberdinen okupazioa, antolaketa, diseinua eta erabilera aztertu alternatiba hezkidetzaileak bilatzearekin batera. 
  • Kaleen izendegiak ikastetxean aztertu, udaletxean ikerketaren ondorioak azaldu eta  emakumeak bisibilizatzeko plan baten eskaera luzatu.
  • Hedabideetan agertzen diren irudi eta eduki sexistak etengabe landu ikastetxeetan, maila guztietan.
  • Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu- genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus- entzunezko alfabetizazioa eskaini.





jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07