blogak

Hezkidetzan esku hartzen

ESPAZIO PUBLIKOAK GEUREGANATUZ

Ekin
Rolak aldatzeari
iRaultza badator!
Elkarrekin,
Pausoz pauso
ikusaRazi
gizartEari
geure eSentzia
eta azaldu bEharrezkoak garela
kaleaN
eTxean
eskolAn
nahiZ
denbora lIbrean
gOazen bada
bide berri bAt eraikitzera!


Aurreko edizioetako Goretti Eskalzaren Espazio publikoa berreskuratuz izeneko posta aukeratu dut. Izan ere, espazioaren diseinuaren eta erabileraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, hainbat baliabide ere plazaratzen dizkigu, Marina Subiratsek eta Amparo Tom├ęk argitaraturiko Balones fuera. Reconstruir los espacios desde la coeducaci├│n izeneko liburua hala nola. 


Liburua osorik sarean ez dagoen arren, lehen kapitulua honako estekan duzue, irakurri nahi izanez gero. Hala ere, gai horretan interesa izanez gero, liburua irakurtzea gomendatzen dizuet, hezkuntza oinarri hartuta espazioak berregituratzeko gako ugari ematen baitituzte.






Gai horretan sentsibilizatzeko, interesgarriak iruditu zaizkit honako irudi hauek: 

Bi irudiak eskola bereko patiokoak dira. Goiko irudian, kolore laranjaz agertzen den zatia da neskek okupatzen duten espazioa. Neskek mutilen espazio bera okupatzen dutela dirudien arren, benetan esanguratsua da patioko zein alderdi okupatzen duten ikustea; izan ere, bazterrean geratzen dira gehienak (hizketan nahiz jolasean). Eskuineko irudian, aldiz, mutilek okupatzen duten espazioa ageri da. Irudian ongi ikusten den moduan, mutilek patioaren erdigunea eurentzat hartzen dute (normalean futbolean ibiltzen direlako eta zelaia patioaren erdi-erdian egoten delako). Ikastetxe bakoitzak bere patioa nola egituratuta dagoen aztertu eta soluzioak proposatu behar dituela uste dut eta, horretarako, irudi hau abiapuntu gisa har daitekeela iruditzen zait. 


Azkenik, guzti hau eremu hezitzaileetan edota jendartean lantzeko erronka nagusiak kontzientziazioa lortzea eta horrekin batera perspektiba aldatzea dela iruditzen zait. Behin hori lortuta, pixkanaka-pixkanaka aurrerapausoak ematen hasiko garela uste dut, baina, horretarako, gizarte guztiaren borondatea izatea beharrezkoa da, eta hortxe dago gakoa. 




jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07