blogak

Hezkidetzan esku hartzen

ERREFERENTEEN BILA BETI IBILI BEHAR OTE?



Duda gabe, aurretiko emakumeen lana ezagutu behar dugula, oinarri bezala aurrera egiteko. Celia Amorosek esaten duen moduan “belaunaldiz belaunaldi, beti hutsetik hasten garela ematen du”. Prestakuntza teoriko feminista baten beharrean gaude, bai emakumeok zein gizonek hainbat harresiz
(estereotipoak, maitasun erromantikoa, harreman afektibo sexualak…) askatu ahal izateko. Geroz eta argiago ikusten dut, gaia jorratzen duen irakasgai bat beharrezkoa da Hezkuntza Sisteman…

Nire ikerketa lanen ondorioz…, erkidego batzuetan badagoela, jakin badakit. Irakurri izan dudanagatik Andaluzian, Galizian… DBHko 2. edota 3. mailan ematen da… Euskal Autonomia Erkidegoan, interesgarria litzateke, horrelako irakasgai bat bideratzea. Horretan prestakuntza jaso izan duten irakasleekin, bestela alferrik. Ez dira eduki teorikoak soilik, patriarkatuaren estruktura desikasteko, deseraikitzeko…, prestakuntza teorikoaz gain, Berdintasunean sinistu behar da, konzienteki bidaltzen diren mezuaz zein eztuko kurrikuloaz jabe izanik; Hausnarketa eta etengabeko formakuntzan; Sinkretismoa eta ahizpatasuna suspertuz; Balore berriak ezarriz; Egoera ezberdinak kudeatzeko bide berriak bilatuz… Nik uste, hauxe litzatekela Euskal Eskola Publikoak hartu beharko lukeen hurrengo erronka.

Eskolan badaude aurrera eramaten diren hainbat ekimen, adibidez haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan, koloreen gaia, patioetako erabileraren hausnarketa eta neurriak, testu liburuen analisia eta gainbegiratzea,… Egun, DBHek ataza dauka…

Horrela hurrengo belaunaldiek, emakume erreferenteak ezagutuko lituzkete, haien lanak ezagutuz, hainbat emakume agerian jarriz, balore ezberdinak landuz, emakumeen aurkako indarkeria prebenituz, berdintasuna bultzatuz… hitz batez, gizabidezko jendartea eraikiz.

Nire inguruan landu beharko nuke, FEMINISMOA zer den (lagunen artean) eta ikastetxean (lanean), emakumeen aurkako indarkeria. Ezjakintasunagatik eta prebentzioagatik, hurrenez hurren.
Lagunen artean belaunaldiaren kontua dela uste dut, eta nahaste borraste ikaragarria dute definizioa eta hitzarekin.
Eta prebentzioa, nire ikasleen artean, ikasleen gehiengoa emakumezkoak direlako, haien oraina eta etorkizunerako funtsezkoa den emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko, eta berdintasunaren baloreak bultzatzeko.

Resultado de imagen de feminismo


Aurreko ikasturteetako post bat aukeratu behar izanez gero, Amaiarena aukeratuko nuke. Feminismoak onurak soilik ekarri dizkidalako, eta berari bezala, estereotipoez askatu nau, nire gorputza maitatzen irakatsi dit (daukadana izango da bizitza bizitzen lagunduko nauen bakarra…), matxismoa desikasten eta balore berriak ikasten lagundu dit, interdependienteak, ekodependienteak eta autonomoak izan gaitezkeela jakinarazi dit; erlatibizatzen eta bizipoza eman dit; pertsona berri interesgarriak bidean jarri dizkit, zeinekin lotura berezia dudan… Eta hezitzaile bezala nik ere ekonomia feministan sakondu beharko nuen, eta irakurri, irakurri, irakurri… emakume erreferente hoien lanak, entseguak, liburuak…

Wikipediako emakume erreferenteren bat aukeratu beharko banu, Marian Morenoaukeratuko nuke, ikastaro honetan ezagutu baitut eta oso emakume bailotsua, interesgarria…dela iruditzen zaidalako, eta hezkidetzan gaur egungo erreferentea delako. Eta bestetik, Marcela Lagarde, gehien bat bere lanak ezagutzen ditudalako.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07