blogak

Hezkidetzan esku hartzen

EMAKUMEOK MUGI GAITEZEN!


Iazko posten artean Bego Mentxakarena aukeratu dut, azterketa sakona egiten duelako.


Euskal emakume aintzindari bat hautatu dut: Bizenta Mogel(1782 - 1854). Bere izenarekin euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen.

1782an jaio zen Azkoitian, bere aita hango medikua zelarik, baina aita oso gazte hil zen, haurrak, Bizenta eta bere anaia Juan Jose oso txikiak zirenean eta familia osoa  Markina-Xemeinera joan zen bizitzera, han bizi baitzen Juan Antonio osaba, apaiza eta idazlea. Hain zuen, euskaraz idatzitako lehen eleberriaren egilea izan zen: Peru Abarca (1802).

Osabaren esku egon zen Bizentaren heziketa, eta latina irakasteaz gain, berak literaturari zion maitasuna ere txertatu zion.  Bizenta Mogel irakaslea izan zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, eta bizitzaren bukaera aldera Bizkaiko Aldundirako itzultzaile moduan lan egin zuen. Eugenio Eleuterio Basozabalekin ezkondu zen eta Bilbora joan zen bizitzera, senarra bertakoa baitzen. Abandon zuten etxea eta bertan osabarekin harremana izan zuten euskalzaleekin kontaktatu zuen, modu honetan haren lanarekin jarraitzeko aukera izanik.  Abanto-Zierbenan hil zen 1854an.


Bizenta Mogel euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen, baina, dena den, emakume idazlea izatearen gaineko azalpenak eman behar izan zituen. Literatura produkzioari dagokionez, bere lan ezagunena Ipui onac obra da (1804) eta bere osaba Juan Antonio hil zenean argitaratu zen. Lan horrek Esopo-ren latinezko berrogeita hamar fabularen itzulpena hartzen du, eta baita bere osabaren jatorrizko zortzi fabula ere. Hauek dira beste lan ezagun batzuk: Gabonetaco cantia bizkaitar guztientzat (1819); “Carta Pastoral del Primado de las Españas” izenburuko gutun pastorala itzuli zuen euskarara; eta José Pablo Ulibarri Galíndez-en testuak zuzentzen lagundu zuen.

Bizenta Mogel idazleari buruz Koldo Mitxelena Kulturunean duten dokumentu bildumara sartu nahi izanez gero, egin klic lotura honetan: Bizenta Mogel KMKn.

https://www.youtube.com/watch?time_continue=7&v=3M57YYPgLP8

Idazlearen garrantzia nabarmendu nahian Markinako udalak beka bat sortu zuen, hain zuzen ere Yolanda Arrietak honi esker Argiaren alaba liburua sortu zuen, zeinekin Haur eta gazte literatura saileko Euskadi Saria lortu zuen 2014an. Iaz argitaratu zen, obra honen gaztelerazko itzulpena,La hija de las luces.

Ildo honetan, hezkuntza formalean lantzeko erronkak hauexek izan daitezke:
  • Sentsibilizazioa eta formakuntza ezinbestekoak dira. Ez bagara konturatzen diskriminizazioaz ez dugu ezer aldatuko eta aldatzeko guk ikasitako historia desikasi egin behar dugu.
  • Egunerokoan, emakume erreferenteak goraipatu. Emakumeen ekarpenak ikusarazi, ezagutarazi eta balorarazi hezkuntza komunitate osoari.
  • Emakumeek eginiko hainbat ekarpenen ezkutaketa lortzeko erabiltzen diren estrategiak identifikatzea eta azaleratzea (androzentrismoa, sexismoa eta ezagutzen jabetza kentzea).
  • Gure ikasgela eta ikas materialen hausnarketa sakona egitea, estrategia horiek kontuan izanik.
  • Komunitate osoaren inplikazioa eta elkarlana.



jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07