blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Emakumeen aztarnen bila




"Emakume protagonista" diren post-en artean, Garazi Esnaolaren “Hasi gara gure historiak idazten” lana aukeratu dut.  Bisualki oso atsegina da dituen  irudi eta bideoengatik, akrostikoa ere  mezu indartsuarekin osatu du eta emakume protagonista bat aukeratzerakoan gaur egungo bat hautatu du, La Basu,  Etxabarriko rap abeslaria. Amaitzeko, hiru erronka aipatzen ditu Hezkuntzarako:
1. erronka: Material eta baliabideen azterketa burutu.
2. erronka: Aztertutakoa berreraikitzea, falta diren ereduak bilatuz, eredu desberdinak agertuz…
3. erronka: egunerokoan eredu izatea.
Erronka horiei gauza bat gehitu nahiko nieke, egunerokoan eredu izateko, ezinbestekoa ikusten dut formazio trinkoa edukitzea. Batetik ondo jakiteko, zer eta nola sustatu, edo erakutsi eta bestetik, erresistentzi handiak topatuko ditugulako eta horiei aurre egiteko ahaldunduak egon beharko dugulako.
Emakume protagonista bakarra hautatzeko lana, zaila egiten zait. Maialen Lujanbio, Hernaniko bertsolaria dabilkit buruan, euskal kulturan erreferentzia den bertsolaritzari egiten ari zaion ekarpenagatik; ez hainbeste taula gainean emakumeen presentzia  ahalbidetzeagatik, baizik eta bertsolaritzan,  gaiak eta ikuspuntuak aldatzen eredu  eta aitzindari izaten ari delako; bai emakumeen ikuspuntuak azaleraziz eta baita ere, hetero normaltasunetik at, geratzen diren kolektiboak bistaratuaz. Izugarrizko lana egiten ari da eta egiten ari dira gaur egungo emakume bertsolariak. Erreferentzi potenteak sortzen ari dira hurrengo belaunaldientzako. 

Era guztitara, aipatu dudan moduan zaila egiten zait protagonista bakarra aukeratzea eta Naiara “Maglak” aipatzen duen Ondarruko esperientzia aldiz, oso interesgarria iruditu zait. Bertan, “Emakumeen aztarnen proiektua” (Zaida Fernandezengidaritzapean) aurrera eraman dute. Helburua, herriko memoria historiko kolektiboa landu eta ezagutaraztea izan da. Herriko historia, bizitza eta ekonomiari lotuta emakumeen ekarpenak berreskuratu dira eta ondoren aztarna horiek ezagutzeko ikastetxeei ibilaldiak eskaini zaizkie, ikasleek historiaren zati hori ezagutzeko ere.
Erronken inguruan, Garaziren antzera, nik hiru azpimarratuko nituzke:
1. erronka. Material eta baliabideak errepasatu behar ditugu eta horretarako gure formazioaz gain, ikasleak beraiek baliatuko nituzke, fitxa errez batzuen bitartez beraiek ere baliabideak aztertu eta baloratu ditzaten. Modu honetara, ikasleak ere kontziente egingo lukete, nola ezkutatzen den emakumeen presentzia eta aukera berdintasuna, irudi eta idatzietan. 

http://www.ehu.eus/astronomasbilbao/AAstronomasEU.pdf2. erronka: Eredu berriak bilatu eta sortu behar badira sortu, erakutsi ahal izateko. Ikasleak ere jarri ditzakegu lanean, emakume esanguratsu batzuen izenak emanez eta beraiei emakume horien inguruko informazioa bilatzera animatuz. Emakumeen ekarpena aitortzen duten gero eta baliabide gehiago daude. Adibide moduan, Hemen Historiako emakume kementsuenbideo hau edo eta emakumeak zientzian, Zientziaren historian zehar emakumeak izan duen garrantziaren inguruko gida didaktikoa.


         Beste bideo bat eskolan ikasten ez diren emakume asmatzaileen inguruan:

 
3.erronka:  Eskola komunitate osoak, formazio trinkoarekin eta beharrezkoak diren baliabide pertsonal eta materialekin parekidetasunaren erronkari heltzea, gai transbertsala  izaki, aukera berdintasuna bermatu nahi badugu, historia berrikusi eta berridazteko beharra dugula onartuz.

Ondo izan eta animo, badugu zeregina eta!!

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07