blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Denbora aurrera doa...

Aste honetako irakurgaiak eta proposaturiko jarduerak espazioa eta denbora berdintasunezkoak diren hausnartzera eraman gaitu, eta orain arte espazioaren erabilera desorekatuaz neukan iritzi berdinera eraman nao denboraren inguruan hausnartzeak.
Kaleak, eraikinak, eskulturak, eskolak, gure publikoak, gune pribatuak...guztiz desorekatuak jarraitzen duten egun ere, hizkuntzari buruzko hausnarketan esan zen bezala, ESATEN DENA EXISTITZEN DA, beraz, IZENDATZEN DENA EXISTITZEN DA, ETA EXISTITZEN DENAK DENBORA DAUKA.

Aurreko urteko ikaskide baten posta aukeratzekotan, Argineren honako hau aukeratu dut. Bertan, Mexikoko emakume indigenen egoeraz hitz egiten duen dokumental baten berri ematen baitu, oroitzapenak ekarri dizkit, eta dokumentalaren berri ez neukanez, pendiente izango dut ikusteko. Emakumeok, munduko leku ezberdinetan eta modu berdin edo ezberdinetan jasaten dugun indarkeriaren adibide bat gehiago delako.

Lantzen egon gren gai honi erreferentzia eginez, interesgarria iruditzen zait azken egunetan Gasteizen okupatu duten Talk espazioa aipatzea. Emakume, bollera eta transentzako gune izango da Talka, eta okupazio honen bidez, berrapropiatu eta lapurtutakoa berreskuratu dutela adierazi dute bertako kideek. Hona hemen, bertan gertatutakoa laburki adierazten duen bideo bat.  Garrantzitsua iruditzen zait honelako ekintzak hemen aipatzea, izan ere, espazio eta denboraz ari garela, herrietako eraikin hutsak okupatu eta emakumeonak egitea bide interesgarria iruditzen zait. Ez badituzte historikoki garrantzitsuak izan diren emakumeen izenekin kaleak, eraikinak edota eskulturak nahi; har ditzagun eta aktiba ditzagun guk geuk.

Eskolako patioei eta eskolan dugun irakaste-ikaste prozesua hankaz gora ipintzeko web orri interesgarri honen berri ematen dizuet. "Tierra en las manos" izena du proiektuak, eta bertan argi adierazten da kanpoko espazioaren erabilerak duen garrantzia, zein eragin duean ikasleengan eta beraien ikasketa prozesuan. 
Nire iritziz aurretik ditugun erronkan asko dira. Batetik ikastetxeetan:
-Patioak eraldatzen hasi, eta eraldatutakoan kanpora ikastera gehiago irten.
-Patioak eraldatuta, arazoen iturri nagusi bat ekidin eta jarrera zein botere harreman desorekatuak lantzen hasi.
-Orain arte kendua izan denari denbora eskaini: hitz egiteari, konpartitzeari, goxotasunari, zaintzari, harremanei, besteen beharrei...
-Ikastetxeko irakasle guztiei arazoa ikustarazi eta landu.
Bestetik, herri eta hirietan:
-Emakume garrantzitsuak ikusarazi eta adierazi zergatik izan diren garrantzitsu historian.
-Historian egindakoa biolentoa edo zapaltzailea izan bada, gizon horien erreferentziazko leku edo eskulturak kendu (adibidez kolonizatzaileak izan badira).
-Kaleak hartu eta birsortu emakumeok
-Geure lana eta ekina ikustarazteko guneak exijitu, sortu edo hartu.



jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07