blogak

Hezkidetzan esku hartzen

BI URTE HITZ EGITEN IKASTEKO, ETA BIZITZA OSOA IXILIK EGOTEN IKASTEKO



Goretti Eskalzaren iazko post-a aukeratu dut, Aipatzen ez dena, ez da .2017ko abenduaren 16an idatzitakoa. Zergatik? Sakona, interesgarria eta loturaz betea dagoelako. Uste dut oso-oso analisi sakona egiten duela. Lan bikaina egiten du.

Gida bat aukeratzerakoan, egia esateko, lana izan dut. Azkenean, Mugarik gabeko Nola diozu-  Genero ekitatean oinarritutako komunikaziorako gida aukeratu dut.

Nahiko osoa iruditu zait, adibide askorekin eta oso praktikoa. Bereziki interesgarria iruditu zait Nola atala, eta hor barruan landutako zatiak:
·         Hizkuntza
·         Irudiak
·         Edukiak
·         Metodologiak.
Adibidez betetako lana da; beraz, oso grafikoa eta ulertzeko erraza. Honek aukera ematen du, talde ezberdinekin lan egitea


Eremu hezitzaileen landu beharreko bi alderdi/erronka

ü  Textu liburu eta materialetako hizkuntza.
ü  Ikasleen arteko erabilera sexista, homofoboa…Oraindik, eta ematen du ez direla 40 urte pasatu ,ikasleen artean, gehien entzuten diren komentarioak sexistak eta homofoboak dira. Esango nuke, gure garaian baino okerrago gabiltzala orain. Metodologia berrien erabilpenak ez duela laguntzen ematen du, gazteek dituzten ereduak ez baitira bat ere egokiak.

Beste aipamen bat egin nahiko nuke: la lupa violeta.  Bitxia iruditu zait.
Hemen beste lotura bat.


jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07