blogak

Hezkidetzan esku hartzen

BETI ARTE

Kaixo, lagunak:

Ikastaro hau ibilbidearen hasiera besterik ez da izan. Gauza asko ikasi, bakoitzak bere buruarekin hausnarketa sakonak egin eta besteekin baliabide eta esperientziak partekatu ditu; askotan, barre, eta batzuetan ere negar….emozioak pil pilean.

Orain, hemendik aurrera, asteko lana aurkezteko premiarik gabe, bidea jarraitu beharko dugu; gure erritmora, azkar batzuetan, poliki besteetan, gelditu gabe, gure ikasle (eta ingurukoekin) guk dugun ilusioa eta sinismena partekatuz… Etorkizuna kolore morez jantziko baita/ baitugu. Emakumeen onerako… eta baita gizonen onerako ere!!!

Hauxe da gure erronka! Bil ditzagun indarrak berdintasunean oinarritutako jendartea gauzatzeko!

Honatx nire ikastaroaren laburpenaren adierazpena






Hau ikasturte honen abestia:


Eta hau da ikasturte honekin lotzen ditudan sentimendu, izen eta adjektiboak




Eskerrik asko bidelagun izateagatik.
Besarkada handi bat denontzako.

Beti arte

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07