blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Aurreko edizioetako ikastarokideen artean Ane Lenizen  Hizkuntzaren erabilera ez sexistaren inguruan hausnartzen  posta aukeratu, estekatu, eta gomendatu nahi dut poster polita daukalakoz:

Euskara, itxuran ez sexista, eta genero kutsaduraren lotura  ederki azalduta aurki ditzakegu.
.
Amelia Barquínek  Euskara queeragoa da gaztelania baino? artikuluan binarismorik gabeko mundua  aipatzen du.Neskak inoiz baino “neskagoak” direla eta “mutilak” mutilago, eta oso heterosexualak bidez batez, ume guztien eredurako. Eta umeek inoiz baina produktu kultural gehiago kontsumitzeko beta dutela  gaur. Hori dena irudi eta hizkuntza erabilerak ahalbidetua.
Hau gainditzeko  Hizkuntza ez sexista  proposatzen duen gida hau  Nola diozu? Genero-ekitatean oinarritutako komunikaziorako gida aukeratu eta gomendatu nahi dut eremu  hezitzailean landu beharreko lehentasunezko 2 alderdi hauek nabarmendu nahi ditudalarik:
1.‘Irudi batek hamaika hitz baino gehiago balio duela’ dio esaera zaharrak eta horregatik genero ikuspegia hezkuntza materialak sortzeko eta aukeratzeko erabiltzen ditugun irudietara ere heldu behar dela uste dutelakoz.   
2. Ekitatearen alde egin nahi badugu, gure komunikazio moduak sakonki aztertu beharko ditugulakoz.
Hau lantzeko teoria,  azalpen eta adibide aski argi eta praktikoak eskaintzen ditu gida honek.
Ikastetxean/jendartean lantzeko erronka nagusiak hauek direla uste dut:
  1. Genero kutsadura sahiestea,  nahiz eta generoa morfologikoki euskaraz ia ez agertu, asoziazio kulturalen ondorioz genero maskulinoa gainezarri egiten da gurean ere.
  2. Esku artean darabilgun material didaktikoak berrikustea, ikuspuntu kritikoa azalduz.
  3. Hizkuntzaren erabilera sexista baztertzeko erabilgarriak diren tresnak eskeini, gidak, inbertsio erregela…


jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07