blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Egilea: Talde-bloga

Twitter: @HezkEH

HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN talde-bloga. Hezkidetzan Esku Hartzen online ikastaroa (EHU) -Aniztasun anitz eta berdintasunerako hezkuntzaren alde lanean.


2017/10/23 · Hezkidetzan esku hartzen

Hezkidetza

2017/10/23 · Hezkidetzan esku hartzen

1. Hurrengo galdera egin diet koadrilako zortzi lagunei: Zer da hezkidetza?Nire laginaren zortzi indibiduotatik sexuari dagokionez lau neskak dira, eta beste laurak mutilak. Ikasketei dagozkiela horietatik zazpik unibertsitateko ikasketak dituzte: bat erizaina da, beste bat nutrizionista, bestea zuzenbidean lizentziaduna eta gainerako laurak irakasleak(HHn, LHn eta DBHn); goi mailako lanbide heziketa duena, berriz, elektrizista.Galderari erantzuterako momentuan irakasleak ez direnek hezkidetza berdintasunarekin lotu dute, berdintasunean heztea alegia. Irakasleen artean erantzun landuagoak eskuratu ditut: norbere identitatea eraikitzea generoa kontuan izan gabe; hezkuntzan berdintasuna bermatzea, eta noski, sexua ez dagoela genero bati zuzenean lotua2. OlerkiaHezkuntza iraultza izango da,Ez da lan errazaZuk, nik eta denokKooperazioan oinarritutaIndarra batutaDenon arteanEgin beharrekoaTabuak apurtutaZaintza ezinbestekoaAskatasuna bermatzeko, guztiona3. Aurreko ikastaroko sarrera: #hezkidetza #UsoaBere akrostikoa ikusgarria ez bada ere, izugarri gustatu zait. Argia da.Lehen Hezkuntzan tutore izan nuen lau urtez eta hezkidetzarako lehen pausuak berari esker egin ditut, berarengandik izugarri ikasi nuen eta beti da erreferente. 4. Bost arrazoi Hezkidetza lantzekoBakoitzak bere identitate propio eraiki dezan: aniztasunaFeminismoa lortzean guztiok, bai gizonak zein emakumeak, irabazle garelakoElkar zaintzea ezinbesteko delakoEtorkizun hobeago baterako ezinbestekoa delakoOhitura sexitak desagertzeko, ohiturak ere lehen aldiz egin zirenean ez ziren ohiturak. 

2017/10/23 · Hezkidetzan esku hartzen

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07