blogak

Garaigoikoa

Baserritarrak gara gu

Gurean, profesional militantearen figura hedatua dago (gurean diodanean, euskalgintzaz ari naiz). Baina zer da? Zer demontre da? Zer eduki ditu figura horrek? Zer eduki izan beharko lituzke?

Gustatu edo ez, euskalgintza ez da ekoizpen arlo normal bat; eta sortzen diren lanpostuak ere anormalak dira; prestasunak, konpromisoak, inplikazioak eta horrelako jarrerek indar berezia behar dute. Profesinalizatzea ona da, beharrezkoa, baina profesionalizatze estandarra ez da egokitzen guk behar dugun horretara. Euskalgintzako lana hurbilago dago baserritarrenetik, eta horrek ez du ezer txarrik. Alderantziz esango nuke: bizitzeko modu bat da, eta asebetetzen du ereindakoa garatzen ikusteak ere.

jatorrizkoa ikusi

2013-2017
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07