blogak

Garaigoikoa

Aipurik aipamen

“Berak (Elbira Zipitriari buruz ari da) esaten zuen bere meritua ez zela gauza berriak asmatzea, baizik eta lehendik asmatuta zeuden gauza onak hartu, euskaratu eta euskal sena eta nortasuna ematea horiei. Horretan zuen aparteko dohaina”

Mari Karmen Mitxelena

“Autodefentsak egiten gaitu azkar, baina alternatiba sortzeak libre!”

Eneko Gorri

“Sormena da arnasgune funtzionalek eta territorialek bat egiten duten lekua, mendea eta segundoa gurutzatzen diren lekua, Sarri parafraseatuz”

Txerra Rodriguez, ni neu, alegia

“Legea bakarrik aplikatzen da, baldin eta hori bultzatzeko ekimen soziala bada”

Joao Pedro Stédile (MST)

“Irudi sexistak kritikatzea horren alternatibarik eskaini gabe hankamotz geratzen da. Kritikak, bere-berez, ez dakar aldaketarik”

bell hooks

“Frogatzen zigun kanpotik etorritako moda oro ez zela zerengatik izan behar interesgarriagoa bertakoa baino. Bertze herri anitz gisara, Garralda ez zen Hiroshima edo Gernika bezalako hiri martir zerrendan ageriko. Suntsipen fisikoa agerikoagoa da, bertze gisakoek ez dute lerro bat ere merezi historia liburuetan, are zenbaitetan ez eta gure herritar ugarien gogoan ere”

Xamar

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07