blogak

Beranduegi

Urtu egin da negu hasieran Urduñan izoztu zen ETBko kazetaria

Elurtearen berri emateko Urduñako mendatera joan zen ETBko kazetari Izozne Urtxuegia urtu egin da, ia bi hilabete izozturik eman ondoren, errepide bazterrean kieto, bufanda lepuan eta mikroa eskuan. Koadrila batek erreskatatu du, paella egiteko baliatu ohi duten kanping-gasa izotz blokearen azpian jarrita. Urtu bezain pronto adierazpen mamitsuak egin ditu kazetariak: “Berriro egingo nuke. Profesionala naiz edozerren gainetik. Ikusleek jakin behar dute elurra egiten duen aldiro elurra egiten duela, zuri eta hotza, bigun antzekoa batzuetan, gogorragoa besteetan, misteriotsua betiere”. ETBko zuzendaritzak langilearen jarrera txalotu du: “Bekadunen lana asko estimatzen dugu eta Izoznek horren lan txukuna egiten jarraituz gero, mariatxien emanaldiak kudeatzen laguntzen duenari kafe beroak egitera hel liteke”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07