blogak

Beranduegi

Santi Orue komikigilea: “Ez al daukat eskubiderik ‘beltz putakumeak’ deitzeko beltz putakumeei?”

TMEO fanzine satirikoak kokotekoa eman dion Santi Orueri, bere txisteen ukitu arrazista eta xenofoboagatik. Minduta topatu dugu komikigilea, bere egongelako leihotik platanoak jaurtitzen dizkien bitartean kalean dabiltzan afrikarrei. “Nahiago nuen granadak jaurti, gozoagoak dira, baina alboko bizilagunarentzat siesta sakratua da. Eta geroz eta gehiago izango dira gure emakumeak lapurtzera datozenak. Ikusiko dugu zer gertatzen den TMEOkoei lana kentzen dietenean”. Haserre mintzo da fanzinearen paperaz: “Adierazpen askatasuna eta ostiak, nire txisteetan jende guztiak pentsatzen duena esateagatik zigortu naute faxista ezkertiarrek. Hobe lukete Espainiako mugako hesia bost metro igo eta frankotiratzaileak ipintzea. Ni bezalako herritar xumeari hileko soldata joaten zaio platanotan. Ez al die kezkarik eragiten?”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07