blogak

Beranduegi

Otegi eta Zapatero Txillarren elkartu dira, jendeari horrelako bilerak inporta zitzaizkionean bezala

Arnaldo Otegik eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok ezkutuko bilera egin zuten irailean Elgoibarko Txillarre baserrian. Bileraren xedea “elkar ezagutzea” zela esan duten arren, ezker abertzaleko iturriek Beranduegiri esplikatu diotenez, bi politikariek beren buruari egindako omenaldia ere izan da. “Arnaldo behintzat, zain zegoen orain modan dauden tributu-talde horietako bat sortuko ote zen, Anoetako proposamena egin zuen garaiko bere espitxak imitatzeko; baina horrelakorik agertu ez denez, bere burua omentzea erabaki du, bere hit onenak grabatu ziren lekura itzuliz”. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko ordezkariek, bileraren berri izan ostean, adierazi dute nahiago zutela “hasierako Otegi, maketakoa”. Egia esan, ezin dugu konfirmatu azken hitza osorik esan duten ala bukaerako sei letrak bakarrik.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07