blogak

Beranduegi

Nafarroako mugan askatu duten hartz esloveniarretako bat gauza arraroak esaten hasi da Hegel-i buruz

Frantziako Gobernuak Nafarroako mugatik gertu askatu dituen hartz esloveniarrek polemika eragin dute abeltzainen artean. Hasieran agintari politikoen eta azienden jabeen arteko liskarra zena, hiru alderen arteko eztabaida bihurtu da orain, hartz esloveniarretako bat hitz egiteko gai dela jabetu baitira basozainak. “Hasieran ez genion ezer ulertzen, badaezpada urrun samar jartzen ginelako. Baina gutako bat pixka bat hurbildu eta jabetu zen ingelesez mintzatzen zela, aski azentu indartsuarekin, hori bai”. Hartza entzun ahal izan dutenek esplikatu dutenez, Hegel, Marx eta Lacan aipatzen ditu hartz esloveniarrak etengabe eta dagoeneko hura babestera joan diren hiru ekologista begetariano irentsi ditu.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07