blogak

Beranduegi

Motozerren sektorea bultzatzeko diru-laguntza bereziak emango ditu Jaurlaritzak, Saudi Arabiako eskari handia ikusita

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak iragarri duenez, motozerren sektorea indartzeko asmoa dauka EAEko Gobernuak. “Ikusi dugu azken asteetan mundu mailako merkatua ikaragarri hazi dela, Saudi Arabiak egindako eskariaren ondorioz”, esplikatu du Tapiak. “Aukera ona iruditu zaigu merkatu horretan euskal enpresek euren posizioa indartzeko eta horregatik, 1,8 milioi euroko laguntza bereziak emango ditugu”. Kazetariek galdetu diotenean Jamal Khashoggi kazetaria bizirik zegoela motozerra batekin zatikatu izanak Saudi Arabiaren eskariarekin zerikusirik duen, Tapiak honakoa erantzun du: “Kazetariak euskal motozerrekin hiltzen ez badituzte, beste nonbaiteko motozerrekin hilko dituzte. Ezin dugu horrelako kontuei begira egon eta gure ekonomiaren hazkunde-aukerak galdu”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07