blogak

Beranduegi

Jaurlaritzak galdetu du AHTren inauguraziorako Berri Txarrak libre ote dagoen

Eusko Jaurlaritza lanak aurreratzen ari da AHTren inauguraziorako. Ekitaldi handi bat antolatu nahi dute, koloretako globoekin eta kontzertuekin; eta EAEko Gobernuko iturriek Beranduegiri baieztatu diotenez, dagoeneko kontsultatu dute Berri Txarrak taldearen agenda inaugurazio egunean libre ote dagoen. Ekitaldiaren antolaketan lanean ari den Jaurlaritzako funtzionario batek azaldu duenez, hil ala bizikoa da kontzertu hori lotzea: “Trenaren kontra dauden erradikal gehienak isiltzen dira Berri Txarrak tartean badago. Hain tontoak dira, pentsatzen dutela horrelako gauzekin euskal kultura bultzatzen ari direla. Eta guk bitartean zuen dirua enpresa pribatuei oparitzen jarraituko dugu, mwahahahahahaha!”, esplikatu du Jaurlaritzako kideak, grabatzen ari ginela esan diogun arren.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07