blogak

Beranduegi

Hasierako hamaikakoan harrobiko 12 jokalari zelairatu zituen Realak, Diario Fatxoren arabera

Athleticen aurkako garaipenak itsututa, “Realak etxeko 12 jokalarirekin ekin zion San Mamesen konkistari” esaldiarekin hasi zuen bere kronika DFko kazetari Angel Mongiak. Gipuzkoar bulartsuen konpromisoa goraipatu zuen lehenbiziko pasartean, baina hortik aurrerakoak bilbainoak larrutzeko baliatu zituen. “Izenik aipatzea merezi ez duten Zubietako bi traidore zelairatu arren, katakumeek ezin izan zuten gure gudarien adorea itzali”, zioen. Enpresa-talde bereko besteak, El Txorreok, idatzi zuen Iñigo eta Yuriren jokoaz: “Izenik aipatzea merezi ez duten Zubietako bi infiltratuek gure gudarien adorea amatatu zuten”. Protagonista handienetako bat Mikel Oyarzabal izan zen: “Urrutiari esker Realak ehunka milaka euroko soldata ehunka milaka eurotan handitu zidan, horregatik ez ditut golak ospatu”, adierazi zuen, barreari ezin eutsita eta 100 eurokoarekin hankarteko izerdia lehortzen zioten bitartean. ETBko Jorge Cerratok ere malkotan blai amaitu zuen eguna, “ustezko penaltiek” kolpatuta. Diotenez, bere negarrak abiatu zuen San Mamesen VARaren aurkako ‘mukizapikada’ historikoa.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07