blogak

Beranduegi

Gipuzkoar eta nafarren karabana Iparraldeko medikuen preserbatibo-errezeta eske

[Irakurle batzuek igorritako kolaborazioa] Frantziako Gobernuak kondoiak gizarte segurantzan sartuko dituela iragarri du eta doan eskuratu ahal izango dituzte herritarrek. Honen eraginez, Nafarroako eta Gipuzkoako jendea Dantxarinean eta Irunen elkartu da mugaz bestaldera pasatzeko asmoz. Mugarik Gabeko Kondoiak (MGK) elkarteko kide baten hitzen arabera: “Hegoaldean eskubide hori bermatzen ez den bitartean Baiona edo Maulera joaten jarraituko dugu”. Ipar Euskal Herriko mediku askok adierazi du kanpainarekin bat egingo dutela. Irunen 7.000 lagun daude jada, eta horietako batzuk, 500 inguru, mugara gerturatu ziren igandean, hesia saltatzeko asmoz. Han, Frantziako Poliziarekin egin zuten topo, negarra eragiteko gasa eta gomazko pilotak jaurti zizkien. Hainbat lagun zauritu zen; tartean, zenbait jubilatu. Karabanako kide asko deportatuak izan dira.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07