blogak

Beranduegi

Euskaldunek berriz ere sentitzen dute katalanak baino gehiago direla, U-1etik urtebetera

Katalunian 2017ko urriaren 1ean egin zuten independentzia-erreferendumetik urtebete pasa denean, euskaldunek berriz ere sentitzen dute badirela katalanak baino “zer edo zer gehiago”, Gizahuntz inkesta-etxearen ikerketa baten arabera. “Urriaren 1ean independentzia lortzear zeudela ikusita, katalanekiko gutxiagotasun konplexua izugarri hazi zen euskal herritarren artean, baina ondorengo gertakariak ikusita, beheranzko tendentzia horri buelta eman zaio”, txostenaren egileek ziurtatu dutenez. Euskaldun independentistak dagoeneko katalanak baino “gehixeago” direla sentitzen dute. Gainera, 1978tik iazko urtera arte bezala, inkestari erantzun dioten gehienek uste dute Euskal Herriak lehenago lortuko duela independentzia Kataluniak baino. Hori lortzeko bideari buruz galdetuta, euskaldun gehienek “ez daki/ez du erantzun” aukeraren alde egin dute. %1,3 batek uste du EAEko Estatutu Berriari esker lortuko dela, inkestatzaileak ere barrez jarri dituen erantzuna.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07