blogak

Beranduegi

“Euskal Herria ez dago salgai” eslogana baztertu dute herri mugimenduek aurtengo Durangoko Azokaren ondoren

Herri mugimendu guztiek ohar bateratua argitaratu dute abenduaren 10ean, Durangoko Azokaren biharamunean, erabaki garrantzitsu baten berri emateko: “Euskal Herria ez dago salgai” eslogana behin betirako alboratuko dute, aurten Landakon saldu den guztia ikusirik. “Bai, badakigu, kapitalismoa da; baina gure kapitalismoa da eta gustatzen hasi zaigu”. Albisteak erreakzioak eragin ditu herri mugimendu horien ohiko aurkarien artean ere: Confebaskek adierazi duenez, aurrerapausoa da, baina oraindik bide luzea dute egiteko herri mugimenduek “eslogan egokia” erabiltzen hasi arte: “Euskal Herria oparitu egiten dugu”. Durangoko Azokarekin lotuta, bestalde, lekukoek baieztatu dute Toti Martínez de Lezeak liburuak sinatzen jarraitzen duela eta eragin duen ilara ikusita, posible dela datorren urteko edizioa iritsi arte horrela jarraitzea.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07