blogak

Beranduegi

“Baietza sortzen” leloarekin, ezker abertzaleak jada erabili ditu ‘Izarren hautsa’ kantako hitz guztiak

1980ko hamarkadan ezker abertzalearen ikur bilakatu zen Xabier Lete Eusko Alkatasunako traidore, poeta eta kantariaren Izarren hautsa ereserkiak eman du jada berea. Ez dago gehiago  zukutzerik, Sortuk iragarri ostean “Baietza sortzen” lelopean egingo duela hilaren 19ko ekitaldi politikoa. “Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak”, “ezaren guda”, “ernai”, “burruka”,  “ekin”, “indarrak”, “sustraiak”, “sasi zikinak”, “aukeren jabe”, “antziduri”, “diru zakarra”, “bizitzen edergai”… guztiak baliatu dira jada, ez bada erakunde barruko erakundeak izendatzeko,  mitinetan, txosten marduletan ala ekitaldi jendetsuen goiburu moduan. Eta bestela, eskelak-eta janzteko edo Whatsappetako perfilak osatzeko, badakizue, mendian ateratako egunsenti baten  argazkia edota alaba-semeen irudi artistikoa apaintzeko.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07