blogak

Beranduegi

40 urtez koman egon den emakume bat esnatu, Urkullu transferentziak eskatzen ikusi eta berriz koman erori da

Albiste historikoa emateko prest zeuden Basurtuko ospitaleko sendagileak: Asun Losa Koneta basauriarra joan den larunbatean esnatu zen, 40 urte koman pasa ondoren. Sendagileek haren osasun-egoera egonkorra zela baieztatu ostean, komunikabideei dei egin zieten, “mirari” gisa deskribatu nahi zuten esnatzea kontatzeko. Baina tarte horretan, Asunen senide batek ospitaleko gelako telebista piztu eta, Iñigo Urkullu transferentzia autonomikoak eskatzen entzun ondoren, berriz koman erori da emakumea. “Bi gertakarien artean harremana dagoen arren, ezin dugu %100ean baieztatu Urkulluren adierazpena denik koman erortzearen kausa”, argitu du medikuetako batek; “baina egia esan, ez dakigu beste zerk eragin dezakeen koman erortzerainoko asperdura”, gaineratu du.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07