blogak

Begizta

Jerusalemen bizitzeko baimenik ez

1967an Jerusalem Ekialdea legez kontra okupatu eta beretu zuenetik, Israelek “bizilagun iraunkorrak” izeneko estatusa sortu zuen Jerusalemgo palestinarrentzat. Ordutik hona palestinarren hazkunde galarazteko neurriak abiatu ditu.  Horietako bat da, 2006tik hona sarri erabiltzen dutena: bizileku-baimena ukatzea.

Palestinarrei bizileku-baimena atzera botatzeko irizpideak urtetik urtera zabaldu ditu Israelek, judu israeldarrak hiritarren gehiengo bilakatzeko helburuz. Egun, Israelek ondorengo hiru legez kanpoko irizpide diskriminatzaile erabiltzen ditu palestinarrak Jerusalemdik kanpora botatzeko:

1) 7 urtez baino gehiago atzerrian bizi izan badira edo beste herrialde bateko “bizilagun edo hiritar iraunkor” bilakatuz gero.
2) Ezin badute egiaztatu beren “bizitzaren erdigunea” Jerusalemen dagoela
3) Israelekiko “leialtasuna” urratzeaz akusatuak izanez gero.

1967tik 1994ra bitartean, 3.078 pertsonari kendu zioten bizileku-baimena. 1995etik 2016ra, 11.582 izan ziren galdu zutenak.

Infografia kalitate handiz deskargatzeko: bizitzeko-baimenik-ez.pdf

ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako lana.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07