blogak

Barakaldo euskaraz

DESENTXUFATUAK ANTZEZLANA 18AN, BARAKALDO ANTZOKIAN

“Bi euskara ikasle, “munduko euskaldunberririk zaharrenak”,  berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik…

 Publikoartera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto. “Desentxufatuak” katarsi ariketa bat da. Euskera ikasleentzat bada, jakina, euren isla (deformatua) ikusten dutelako eskenatokian. Baina euskera ikasle ez direnentzat ere bada.” 
Datorren astean, hilaren 18an, Desentxufatuak antzezlana ikusi ahal izango dugu Barakaldo Antzokian arratsaldeko 19:30ean.

Ikuskizuna doan izango da. Sarrerak eskuragarri dauzkazue gaurtik 16ra Hizkuntza Eskolan, AEKn, Udal Euskaltegian eta Giltzarriko Bulegoan. 17 eta 18an berriz, antzokiko txarteldegian bertan edukiko dituzue eskuragarri. 

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07