blogak

Barakaldo euskaraz

5 URTE EUSKARARI PUZKA: Errigora Martxan Barakaldoko AEKn

AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek, Zazpiak Bat-ek eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin zutenetik, 5 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK.

Bi kutxa daude aukeran: zuria edota beltza. Bakoitza 50 euroan salgai:

KUTXA ZURIA

Pikillo saltsa, ardo ekologikoa, teilak, pikillo piper osoak, ardo belt ekologikoa, zainzuri zuriak, orburu bihotzak, arroza, zainzuri-krema, piperrada, ozpin ekologikoa, ardo eta kanala pastak, txokolatezko cookie-ak.

KUTXA BELTZA

Oliba-olio birjina estra, ozpin ekologikoa, mahats-zuku ekologikoa, orburu bihotzak, piper txorizero mamia, potxak, argo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper osoak, mekolotia almibarretan, tomate frijitua.

Saskia/k eskatzeko epea azaroaren 14an bukatuko da. Errigoraren webgunean (www.errigora.eus) egin daiteke eskaria. Beste aukera bat Barakaldoko AEKn (San Bizente kalea, 11) egitea da, bertatik pasatuta, telefonoz (663 03 81 35) edo emailez (barakaldo@aek.eus).eskuorri digitala

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07