blogak

Bai Euskarari bloga

Bai Euskarari Komunitatea, 2018an euskararekin bat!

Bai Euskari Komunitatea geroz eta handiagoa egiten ari da; guztira, 1363 enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak dira, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, euskaraz lan eta bizitzeko urratsak ematen ari direnak. Urtea hasi berri dugula, denbora honetan egindako lanarengatik zoriondu nahi ditugu komunitatearen partaide guztiak, eta ziurtagiridun berriei ongi-etorria egin nahi diegu.

Izan ere, 2017 urte bukaeran Euskal Herri osoko sektore ezberdinetako entitateak gehitu ziren Bai Euskarari Komunitatera. Batzuk euskara gaitasun txikiagorekin, "Euskararen bidean" mailarekin, eta beste batzuk, altuagoarekin, "Zerbitzua Euskaraz" ziurtagiriarekin, guztiek argi dute euskarak euren negozioetan eskainiko dizkien balio eta abantailak. Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, helburuak jarri eta pixkanaka joango gara aurrerapausoak ematen, emaitzak ikusi arte.

Zorionak eta ongi etorri lagunok!

Honakoak dira 2017ko abenduan Bai Euskarari Elkarteko Komunitatera gehitu ziren azken ziurtagiridunak:

Arabako ALEA Komunikazio taldea - Zerbitzua euskaraz 


Bagara 2014 SL -  Zerbitzua euskaraz


GEU Elkartea - Zerbitzua euskaraz


Gazte Asanblada, Barañain -  Zerbitzua euskaraz


ZABALEKU Informatika -  Zerbitzua euskaraz


Balerdi Fisioterapia -  Euskararen bidean  


BASTIDA Akademia -  Euskararen bidean 


BIZIKI Arropa eta osagarriak  -  Euskararen bidean


Coral Barañain Abesbatza  -  Euskararen bidean    


Ecopaja Bioconstrución Módular S.L. -  Euskararen bidean    


Errioxa Kultur Elkartea -   Euskararen bidean 

GUNE Gasteiz S.C. -  Euskararen bidean  


KSB Itur - Euskararen bidean  


Orban diseño e impresión - Euskararen bidean

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07