blogak

Bai Euskarari bloga

ABB Niessen, euskara lantokian txertatuta

Oiartzungo ABB Niessen enpresak, Bai Euskarari Ziurtagiriaren "Euskararen bidean" maila duenak,  lan serioa egiten ari da euskararen normalizazioaren alde. Horrela erakutsi dute Naiz.eus hedabidean argitaraturiko erreportaian. Lantokian barrena euskara bizirik dagoela erakurtsi dute, "aho bizi" eta "belarri prest", euskaraz hitz egiteko egitasmoa arrakastaz martxan jarrita dutela.

Txuss Alfonsok, langileak, euskara batzordeari buruz hitz egin digu. 2015ean Bai Euskarari Elkartearen aldizkarian izan genuen horren berri eta orduan argi ikusi genuen Niessen enpresarentzat euskararen sustapena lehentasunetako bat zela, motibazioa eta ilusioa. Urteak pasa direla, asko pozten gara aurrerapausoak ematen ari direla ikusten dugulako. 

Euskara koexio sozial eta kalitatearekin lortzen dute, argi daukate hizkuntza bateratasunerako balioa dela. 

Zorionak eta jarraitu horrela!


Iturria: Naiz.eus

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07