blogak

Badok bloga

6. eguna

Goizetik esnatu eta asteburuko atsedenaren ondoren, gure azken aldi honetan daramagun eguneroko honi ekin diogu beti bezala… Goiz goizetik Muxik-On estudioetara joan gara eta gaurkoan musikaren azken detaileetan murgildu gara. Akopleak eta zarata grabatzeari ekin diogu goizetik dugun bolumen eta saturazio handiarekin, eta orduak pasa ahala egin ditugu abestietan falta ziren zatitxo horiek. Bazkaldu ostean abesteari ekin dio Edortak eta arratsalderako falta zitzaizkion abesti biak bukatu ditu gogor eta ozen grabatu duen azken esaldia behin eta berriz errepikatuz…
Ni al naiz? Ni al naiz? Ni al naiz?

Diskoa grabatzeko eta prestatzen eman ditugun orduen eta esfortzuen fruitua ikusten hasiak gara iada eta indarrez geundela nahasketa batzuk egiteari ekin diogu. Diskoaren amaiera hurbil ikusi dezakegula esan daiteke baina ez taldearen amaiera. Hori dela eta, diskoaren izenburua _Amaierarik ez… dela iragarri dezakegu!

Indartsu, gogotsu eta pozik gaude, oso pozik!!!

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07