blogak

Auzia euskaraz

Euskaraldia bukatu da! Eta hemendik aurrera, zer?

2018-12-04 Auzia Euskaraz!

Euskararen Nazioarteko egunarekin batera bukatu zen Euskaraldia atzo.

Gaurtik aurrera, hamabigarren egunetik aurrera,  euskaraldian parte hartu dugun 220.000 lagunok txaparik gabe jarraituko dugu euskaraz, hamaika egunotan lortutakoari eusten. 

Justizia Administrazioko langileek ere parte hartu dute: gure bitartez izena emandako 91 langileri banatu genizkien txapak eta beste asko eta askok euren herrietan emanda zuten izena. 

Eskerrik asko euskaraldian parte hartu duzuen guztioi eta zorionak hizkuntza ohiturak euskararen alde iraultzea lortu duzuenoi! 

https://euskaraldia.eus/
 

Justizian ere bagoaz aurrera poliki-poliki: atzotik, Erregistro Zibil guztiek elebietan lan egiteko Epaibar tresna eskura dute jada intraneteko aplikazioak ataletik. Horren inguruko informazioa intraneteko albiste honetan (langileentzat soilik)



jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07