blogak

Auzia euskaraz

Epainet 4: Bake Epaitegietarako aplikazioaren bertsio berria!



Epainet aplikazioaren bertsio berri bat garatu dugu: 4.0 bertsioa. Azken hilabeteetan bake epaitegietan egin diren zuzenketa eta hobekuntza eskaerak jasotzeaz gain aukera berriak gehitu nahi izan ditugu.

Bertsio berri honen helburu nagusia epaitegiko lana azkarrago eta modu eraginkorragoan egiteko aukera ematea da.

Helburu nagusi hori lortzeko ondorengo aukera berriak garatu dira:
  • Espedienteen alta eta kudeaketa bateratua egin ahal izatea, modu sinpleago baten.
  • Informaziora azkarrago heltzeko aukerak gehitu
  • Irekita dauden izapideetara azkar sartzeko aukera
  • Izapide ohikoenak eskura izatea
  • Estatistikak automatikoki bidaltzeko aukera gehitu
  • Diseinu grafikoa eguneratu

Bertsio aldaketa handia denez gure teknikariak arduratuko dira instalazioa egiteaz eta trebakuntza ikastaro bat emateaz.

Hurrengo hilabeteetan epaitegiz epaitegi joango gara instalazioa eta trebakuntza emanez. Posta elektronikoz bidaliko ditugu epaitegi bakoitzera instalazio eguna eta data proposamena. Epaitegi elkarketetako herri txikietan instalazioa urruneko kontrol bidez egingo dugu. Mesedez, adi egon posta elektronikora eta Epainet 4 inguruko gure posta jasotzen duzunean gurekin jarri harremanetan.

Inongo zalantzarik izanez gero jarri epaiBi zerbitzuarekin harremanetan:
  • Telefonoz  943 000 756 (Gipuzkoa-Araba) eta 944 016 724 (Bizkaia)
  • Posta elektronikoz epaibi@aju.ej-gv.es helbidera idatziz.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07