blogak

Arinduz

Zeren alardea?

alardeaArantxa Urretabizkaiaren liburuak, “Bidean ikasia”, barrutik kontatzen du zelan sortu zen Jaizkibel Konpainia Hondarribian. Herri mailako gatazka luzea eta bortitza, herriko mugatik kanpo dauden aspaldiko eztabaida eta mina. Indarkeria ezerk ez duela justifikatzen (erdi) konbentzituta geundenean etorritako ikuskizun tamalgarria. Izan ere, (erdi) ohituta geundenean indarkeria (ia) beti toki batetik etortzen zela, Hondarribitik alderantzizko mezuak hasi ziren ailegatzen eta dena hankaz gora ipini ziguten: Badago gauza oso garrantzitsu bat biolentzia zuritu ahal dezakeena, gauza ia sakratu bat: Tradizioa.

Eta beste puntu bat: Politikoki sinplifikatu ezin bada ere, tradizioaren aurka egin dutenen artean daude lehenago “indarkeriaren bandoan” Bertsio Ofizialak sailkatuta zituen horiek. Eta bazter nahasle horien aurka, beraz, indarkeria erabiltzea zilegia da, jarrera defentsiboa besterik ez da. Ondorioa: Orain biolentoak “indarkeriaren bandoan” ez zeudenak dira. Borreroak biktima eta biktimak borrero, nolabait. Asko sinplifikatuta, berriro diot. Baina funtsean, ideia da rol batetik bestera pasatu gaitezkela norbanako moduan edo kolektibo moduan. Ez dago betiereko rolak alemaniar herriarendako edo judutarrendako, adibidez. Eta begiratu zer gertatzen ari den Penintsulako ipar-ekialdean azken hilabete hauetan, nondik datorren indarkeria, non gelditu den bakearen garrantzia “indarkeriaren bandoan” ez zeudenentzat.

A. Urretabizkaiak gauza anitzi buruz idazten du liburuan, eta hiru pasarte jaso ditugu “S(u/a)minetik bakera”-ren gidoia osatzeko. Zer da biktimismoa egitea? Zer da tolerantea izatea? Zeren alardea egiten dugu hitzak higatuta daudenean? Bakea, askatasuna, tolerantzia, “betiko” tradizioa, …

Enpatia gehiago behar dugu praktikatu, Arantxak aholkatzen digun moduan.

Eta hortik gupidara (Beste berba gastatu bat).

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07