blogak

Arinduz

Suminetik Kafe Antzokira

kafe-antzokiaLehenengo urtean ia ez nintzen konturatu benetan gertatukoaz. Gero joan nintzen hutsuneaz jabetzen, baina orain baino gehiago inoiz ez dut bere falta sumatzen. Orain ni ere gaixorik nagoela eta behar dudala nire ondoan. Umore izugarri hori zeukalarik. Sukaldean plater goxo-goxo egiten zituelarik. (…) Gertatzen zait bi bizitza bezala ditudala. Egunez bat, eta gauez beste bat. Orain gauero amets egiten dut berarekin. Ea hitze egiten dit. Oso errealak dira ametsak. Poz-pozik esnatzen naiz goizetan. Irrikan nago gaua heltzeko, lo eta amets egiteko. Etxera iritsi, ohean sartu eta pelikula bat piztea bezalakoa da“.

MJ etorri zen martitzenean Kafe Antzokira geure obra ikus-entzutera. Eta berari ere hausnarketa egiteko eta doluari buruz hitz egiteko balio izan dio. Indarkeriarekin ez dauka zorionez zerikusirik bere dolua. Minbizia da bere senarra eraman zuena. Eta minbiziak jota dago bera orain, metastasiren batekin, tratamenduan. Eta senarraren hutsunea bete-betean sentitzen.

MS lagun batekin eta seme nagusiarekin etorri zen. Heriotzarekin ez dago lotuta bere oraingo dolua, banaketa batekin baizik. Eta mugiarazi dio barrutik, nahiz eta berak ere indarkeriarekin esperientziarik jasan behar izan ez duen. Zorionez.

Baina Gabriela Ybarra idazleari gertatu zitzaion moduan, mota bateko dolu batek balio dezake beste mota desberdineko dolu bati aurre egiteko. Amankomunean dolu guztietan zerbait baino gehiago dagoelako beti. Orden batean edo beste batean, karga gehiago sentimendu batean edo beste batean, baina baliogarriak elkarren artean.

Hori zen gure helburuetako bat eta, antza denez, heltzen ari gara.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07