blogak

Arinduz

Gasteiz errukitsua

gasteizerrukitsuaHiri berdea, hiri zaharra, hiri jazz zalea, hiri saskibaloi zalea, hiri gupidakorra, hiri berria, hiriburua. Aurten SECPAL 2018 nazioarteko zainketa aringarrien biltzarra Gasteizen antolatuko dute (dugu), Europa jauregian, ekainaren 7tik 9ra.

Mila inguru osasun profesional bildu baino lehen, hiritarrei begira hainbat ekitaldi antolatu dituzte (ditugu) hirian zehar, baita hiru probintzietako beste udalerri batzuetan ere. Maiatz honetan zehar, hiria bete-betean izaera errukitsua hartzen ari da. Lehenengo urratsa Zine Foruma izan da, lau pelikula lau astetan, Florida zinema areto zentrikoetan: “Aulki Hutsak” gurea, “Arrugas“, “Wit” eta “Los Demás Días“, hurrenkera honetan. Hauekin batera, poesia (“Poetas en mayo“),  antzerkia (“El sendero de las emociones“) eta elkarrizketa (“Mendian hil, hirian hil. Jorge Nagorerekin solasean”). Eta borobiltzeko, maiatzaren 29an Death Cafe masiboa antolatu dute Gasteizko toki batean baino gehiagotan, baita Getxon, Orion, Donostian, Arrasaten eta Zarautzen ere. “Vivir con Voz Propia” ekimena dago ekitaldi hauen gehien-gehien atzean.

Eta amaitzeko, errukiaren esanahiarekin bat egiten duen bestelako emanaldi bat antolatu dute (dugu) Oihaneder zentroan, hiriko erdigunean. Maiatzaren 20an, 19:00etan, plazer baduzue: “S(u/a)minetik bakera”. Koldo gasteiztarra eta Naia zeanuritarraren eskutik, Mudoh-ren musikarekin.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07