blogak

Arinduz

Errukiz eta irrikaz

BatzordeAntolatzaileaSECPAL2018Ez gaude denok argazkian, baina gauden denok bagara SECPAL 2018ko batzorde antolatzailearen kideak. Aurreko post batean komnetatzen nuen zein esperientzia ederra izan den biltzarraren aurreko asteak eta antolatutako kultura ekitaldiak eta bestelako jarduerak. Bada kongresoa bera ere disfrutatzekoa izan da.

Hasten baldin bazara musikoterapiaren ikastaro on batekin, Patxi del Camporekin. Segitzen baldin baduzu Eduardo Brueraren ongi etorriko hitzaldiaren, hasierako euskarazko hitz haiekin Bruce Springsteenen moduan, ganoraz, ez “gabon” edo “kaixo” herabe soilekin. Ederra forman eta edukian, betiko moduan, ezinbesteko ezaugarriarekin batera: umorea.

Arinduz.

Jarraitzen baldin baduzu kooperazioari buruzko mahai inguru batekin, Arinduz 2017ko hariari jarraituz, Lilian de Lima eta Tania Pastranaren eskutik, Latinamerika Europa jauregira ekarrita. Geroago osatzen baduzu hiri errukitsuen inguruko mahai inguru eder batekin, Silvia Librada, Xavier G√≥mez-Batiste eta Patxi del Camporekin. Kateatzen baldin baduzu Phil Larkinen hitzaldiarekin, gure esparruan erizainek duten protagonismoa azpimarratu zuena. Borobiltzen baldin baduzu zainketa intentsiboak eta aringarriak ederki lotzen zituen mahai inguruarekin. Eta azkenik errematatzen baldin baduzu Rafa Motaren “Metamorfosia” dokumentalarekin eta ZAetan boluntarioek egiten duten lanari buruzko hitzaldiarekin.

Errukiz.

Gehitzen baldin badiezu Famobilen Clickekin egindako diaporama bat, bizitzaren azken fasearen tarteak ondo deskribatzen zituena. Gasteiz Big Band-en ostiraleko kontzertu zoragarria. Leku askotako lankide eta lagunekin izandako topaketak. Eta, biltzarretik kanpo bada ere, Baskoniaren arrakasta saskibaloiaren ligan.

Irrikaz.

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07