blogak

Arinduz

Errukia martxan

Datorren zapatuan izango da Zainketa Aringarrien nazioarteko eguna, urriaren 13an. Horren haritik, Gasteizen urriaren 18an hitzaldi bat antolatu dute Fidel Delgadorekin (“Morir no es lo que parece“). Eta Getxon, urriaren 23an, Jesus Sanchez eta Leire Collazosekin (“Heriotz aume eta gazteen ikuspuntutik”).

Gure herrian, bestela, aurreratu egin ginen aste honetan. “Etxean ala ospitalean hil” izeneko hitzaldi ederra esakini zigun Myriam Berruete medikuak, Donostia Ospitalean lan egiten duena Etxeko Ospitalizazioan eta, besteak beste, zerbitzu horixe martxan ipini zuen aitzindari moduan Zumarragan, orain dela 10 urte. Iraileko uda ikastaroan eskainitako oso antzeko aurkezpena egin zuen Myriamek asteartean. Jende mordoa etorri zen Antonianoko aretora, 170 pertsona inguru bertan eta 40 bat streaming-en bidez jarraituz beste toki batzuetatik.

Alberto Melendez. Zarautz On. Anjel Irastorza. Amaia Arce. Jabi Bereziartua.

Ikastola. Eneritz Garmendia. Miren Ros.

Patxi Izagirre.

Gupida martxan. Erruki ON.

‘Orduan, min horrek eraginda, boz bat askatzen du isiltasuna urratuz. Urratuz, bai, ezen boz horiek arrakalak dira, eten bat ohiko elekan. Eta boz horiek, ukabil itxi airera bihurtuaren eran harro, xuxurla isilean edo ahora jaio gabe bular barruan itoa izan, gauza bera bilatzen dute: jasoak izatea, entzunak izatea, justizia baten aitorpena, kontsolamena, errukia.’ (“Errukiaren saria”, IƱaki Irazu).

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07