blogak

Allartean

Euskalgintzaren balio-sistema (bat)

Euskararen biziberritze-prozesuaren baitan, hainbat erakunderen balio-sistemak aztertu dituzte Elhuyarrek eta Agirre Lehendakaria Center-ek. Joan den hilean aurkeztu zuten Martin Ugalde Parkean.

Ikerlanean bada kontu interesgarririk. Zer pentsatu ugari ematen du, bai edukien aldetik eta bai metodologiaren aldetik.

Edukien aldetik:

  • Bost erakunde horietan identifikatu diren balioak oso ezagunak egiten zaizkigu: parte-hartzea, horizontaltasuna, berdintasuna, elkarlana, aliantzak, berrikuntza, auzolana, konpromisoa, ausardia, errefentzialtasuna… Euskalgintzak balio sistema konpartitu oso potentea du.
  • Orain dela 40 urte, ekimen horiek guztiak nola sortu ziren eta nola iritsi dira gaur egunera?¬†Arrazoi pragmatikoetatik harago, bestelako bulkadak izan dira: motibazioak, sinismenak, balio-sistemak… Kontzeptu horiek guztiek oso lotura estua dute. Kultura ere, era zabal batean ulertuz gero, ez dago hortik oso urrun.
  • MIT institutuak landu duen U teoriaren baitan, esan ohi da¬† arrakastaren gakoa, ez dela ZER egiten dugun; baizik eta NONDIK egiten dugun: barneko zein lekutatik. Proiektuak norberaren balioekin lotzea proposatzen dute: norberaren NI sakonarekin, U teoriaren terminologia erabiltzen badugu. Horretarako bi galdera proposatzen ditu: a) Nor naiz ni? Zer da niretzat garrantzitsua? Zerk mugitzen nau? b) Zein da nire lana? Zein nire eginkizuna, edo nire “misioa”? Helburua da proiektua norberaren balioekin ondo lerrokatzea.

Metodologiaren aldetik

  • Soziologia kritikoak analisi instituzionala proposatu zuen 70.eko hamarkadan. Instituzioak era zabalean ulertzen zituzten: hezkuntza, matrimonioa, osasungintza… arau unibertsal moduan ikusten ziren sistemak ziren instituzioak. Instituzioak ezin ziren era zuzenean ikertu, mugatzeko zailak zirelako. Horretarako, analizadore kontzeptua sortu zuten: analizadore historioak eta analizadore eraikiak. Analizadore historikoak iraganeko gertaerak dira, taldearen memoria historikoan geratu direnak eta horien bidez, gertaera horien istorioa berrosatuz, taldea gai horrekin nola kokatzen den aztertu daiteke.
  • Horixe bera da euskalgintzaren balio-sistema ikertzeko erabili duten estrategia. Elkarte bakoitzari hainbat une edo gertaera esanguratsu hautatzeko eskatu diete, eta gertaera hori aztertu dute, hor jokoan sartu diren balioak zein izan ziren aztertzeko. Enfoke metodologikoa ez da berria, baina bai gure artean berritzailea.
  • Beste lantxo bat aurkitu dut, enfoke hori bera erabili duena. David Nunan bigarren hizkuntzen irakaskuntzaren ikertzaile ezaguna da. HABEk bere liburu bat argitaratu zuen 1995. urtean: Hizkuntzak irakasteko metodologia. Esango nuke helduen euskalduntzearen berrikuntza kurrikularraren mugarrietako bat izan zela. Duela urte batzuk, beste liburu bat argitaratu du: Language and Culture: Reflective Narratives and the Emergence of Identity. Enfoke metodologiko bera erabiltzen du bertan: erreflexibitatea eta narratibitatea, bizipenei zentzua emateko eta pertsona inplikatuen ikuspuntuak agerian aztertzeko. Interesgarria da enfoke metodologiko horren ahalmena ikusteko.

Gustura irakurriko dut Elhuyarren ikerketa.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07