blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Gehiegi garbitzearen paradoxa

Ainhoa Mariezkurrena Etxabek (AKA Xorgin Pirulin) ARGIA aldizkariko 2.612 zenbakixan argitaratutako artikulua. Itxuraz gure hau interesgarrixa begittandu jakon, eta horri buruzko elkarrizketatxo bat izan genduan. ************************* Higienea Gehiegi garbitzearen paradoxa Gorputza garbitzea ez da beti osasun kontua, ezta osasungarria ere. Egunean behin edo sarriago egitea da gaur egun normalena. Ohitura kultural hau, baina, batzuetan kaltegarria gerta liteke azalarentzat. Ainhoa Mariezkurrena Etxabe 2018ko irailaren 16a Fisioterapeuta ofizioz, oro har osasunarekin lotutako gai guztiekiko agertzen du jakin-mina Oier Gorosabel Larrañagak. Higieneaz hitz egiteko bildu gara oraingoan berarekin. Garbitasunaren testuinguru kultural eta historikoa azaltzeko, atzera egin du denboran, greziar eta erromatarren garaiko bainu-etxeetatik hasi eta gaur egungo “hipergarbitasunaz” mintzatzera heltzeko: “Egungo garbitasun eredua XIX. mendetik dator, Europan osasun arloan eman zen iraultzatik, hain zuzen. Izurriteei aurre egiteko higiene publikoa bultzatu zen eta osasun maila izugarri igo zen”. Iraultza horrek gaur normalak diren ur korrontea, komunak, antiseptikoak eta zabor-bilketa lortu zituen, besteak beste. Hala ere, azken urteetan gero eta gehiago garbitzen gara eta horrek osasunari kalte egin diezaioke, hainbat adituren hitzetan. Hortxe paradoxa. Garbia eta zikina kontzeptuak erlatiboak dira, beraz: “Erromatarren garaian ez zen xaboirik erabiltzen. Azala olio eta hondarrez eginiko nahastearekin igurtzen zuten eta ondoren strigilis izeneko igitai antzeko batekin kendu. Egun, zikintzat [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07