blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

“Fisioterapiaren iraultzarik handiena, zalantzarik gabe, oraintxe bizitzen ari gara”

Oier Gorosabel fisioterapeuta 1996an ireki zuen lehen kontsulta Lea-Artibaien. Urte hauetan jende asko pasatu da bere eskuetatik, eta terapia fisikoen mundua ere aldatu da. Gaurkoan horri buruz galdetu diogu. Galdera. Nondik etortzen zaizkizu pazienteak? Erantzuna: Jende gehiena gure eskualde ingurutik dator, bistan da. Baina ez dira gutxi apartetik etortzen direnak: Zarautz, Etxarri-Aranatz, Durango aldetik… azkenaldian Azpeitiko asko etortzen zaizkigu, adibidez. Badakizu: pazienteak senide bati esan, honek lagunari… G. Joan den 22 urtean nola aldatu da zure lana? E. Moda asko ikusi ditut etorri bezala joaten, batez ere terapia konkretuei lotuta; baina fisioterapiaren iraultzarik handiena, zalantzarik gabe, oraintxe bizitzen ari gara. Eta ez du zerikusirik teknika berriekin, baizik eta lehendik genekiena antolatzearekin, arrazonamendu klinikoarekin alegia. Honekin aldaketa handia etortzen ari da, eta emaitzetan ere igartzen da (pazienteak gehiago eta hobeto sendatzea). G. Lesio bat badugu, garrantzitsua al da titulu ofiziala duen fisioterapeuta bilatzea? E. Ez bakarrik fisioterapeuta: osagile guztietan berdin. Osasun kontuak jokoan daudenean ezin gara jolasean aritu; onenean, sasiterapeutek ez dizute kalterik egingo; baina txarrenean, arazoaren benetako konponbidean denbora galduko duzu. Gaur egunean fisioterapeuta asko eta onak daude, ez dago horrela ibili beharrik. Hitza, 2018ko urrixan 9xa.

jatorrizkoa ikusi

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07