blogak


Musika 

Musika Master

Musika Masterrek tokiko musikariei (bakarlariei eta musika talde bateko partaideei) musikaren mundu zailetik modu "erosoan" ibiltzeko tresnak eskainiko dizkie.

Nafar periferiatik

Bixente Serrano Izkoren bloga Berrian.

Naturzalia

Naturaren dibulgazioa helburu duen blog pertsonala. Azalpen, argazki, bideo, poster edo bestelako elementuz osatuta, publiko guztiari zuzenduriko bloga da, naturaz ikasi eta gozatzeko!

Nessum Dorma

Montserrat Auzmendiren bloga Argia sarean. Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Nire gauzak eta ni

IKO ikaslea Mondragoneko Unibertsitatean.

Odolaren mintzoa

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Opio errebeldea

Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Wellcome to Tijuana!!

Pantaila txikian

Ikus-entzunezko komunikatzailea eta kritikaria da Gaizka Izagirre. Telesail Amerikarren jarraitzailea, Ingelesen zalea eta Nordikoen maitalea; baina batez ere, “nondik ateratzen duzu denbora hainbeste telesail ikusteko?” esaldiaren aurkari gogorrena eta Lost telesailaren defendatzaile sutsuena.

Paradisutik

Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".

Perretxikoz Blai

Perretxikoei buruzko informazio ezberdina.

Sabeletik mundura

Sabaletik mundura egitasmoa.

Sagar errea

Sagarra zuhaitzetik lapurtu. Kirtena kendu. Kirtenak beti kanpora. Garbitu. Bihotza atera bihozgabe. Labea 180º-tan berotu. Sagarra azukretan jantzi. Labera sartu. Hogei minutu itxaron eta kito. Sagar errea prest da zerbitzatzeko. Blog honetan sagar barruan geratu den harraz hitz egingo dut.

Sarean.eus

sarean.eus ingurune digitalaren topagunea da. PuntuEUS Fundazioa da sustatzailea eta xedea informatu, entretenitu, kultura teknologikoa euskaraz sustatu eta bertako erreferenteak sortzea da. Horretarako, kolaboratzaile aditu eta esanguratsuen eskutik, ingurune digitalari buruzko askotariko gaiak lantzen dira euskaraz.

Smithyrenbloga

"Blog honetan gure ametsetako mendi irteeren kontaketak topatuko dituzu besteak-beste.

Mendi irteera hauek ez dira deskribapen soil bat eta askotan guk bizitakoa ere agertzen da zuk ere lehen pertsonan bizi dezazun.

Honetaz gain, mendi eta osasun artikulutxo batzuk ere irakurgai dituzu, mendira joaten garenerako lagungarri izan daitezkelakoan.

Amets gehiago betetzen ditugun ehinean bloga ere pixkanaka eguneratzen joango naiz.

Espero dut zure ametsetarako lagungarri izatea"

Sorgina Txirulina

Haurrekin euskara ikasteko doako ipuinak.  Istorio bakoitzak testuaren itzulpena (euskaraz eta erdaraz), unitate didaktikoa, entzuteko ipuina, eta ekintza baten proposamena dakar

Sorginetxe

Istorioen xuxurlek elikatzen naute. Maite ditut. Gure barnean gehiegitan sumatzen ez ditugun mitoen bila nabil etengabe. Kale-bazterretan pilatzen diren amets itzalien usainera. Amets itzali horiek pizteko. Filosofian lizentziatu nintzen eta urte batzuk eman nituen Fisikan. Mitoen bidea, zientziaren bidea, geure buru dantzarien bidea. Bide guztiak ibili nahi ditut. Eta haien hitz-adaxkak aurkitu. Eta sutondoan kontatu eta kantatu. Eta marraztu. Eta dastatu. Izan dena, izan litekeena. Neuri. Hurbiltzen zaretenoi. Nahi duzuen arte, biziz bizi!

Sosola

Eibarko Sosola baserria dut bizileku eta bizibide. 1967an jaiotakoa, 92an biologia (ekosistemak) ikasketak amaitu ondoren arbasoen ofizioari jarraipena ematea otu zitzaidan. Egun, Aizpea, Uxue eta Manex-ekin batera nekazaritza ekologikoan dihardut ogi eta gaztai xumeak eskeintzen. Orain arte sare sozialekiko urrun eta uzkur izan arren, mendi-kasko honetatik  komunikaziorako beharra nagusitu da neregan. Izan ere, uste dut XXI.mendean  nekazaritzatik asko dugula esateko eta aportatzeko jendarte hain hiritartu honi. Eta zer arraio, eztabaidarako gogoz nagoelako...

Sustatu

Interneteko albistegi bat da Sustatu. 2001eko azaroan sortu zen: euskarazko lehen blogetakoa izan zen, eta orain ere webloga izaten jarraitzen du nagusiki. Weblog kolektiboa, non artikulu nagusiak idazteko aukera irakurleen esku ere badagoen.

Sustraiak bizirik

Sustraiak bizirik kultur elkartea. Euskal sinismen zaharrak jaso, aztertu, zabaldu eta mundu mailako beste mitologiekin alderatu.

Talaios

TALAIOS, sortu. eraldatu. elkarbanatu. ... aditua, Tanit teknologia sozial eta libreen laborategian ari da proiektu berrien sorkuntza, garapen eta inplementazioan.

Taupadak

Donostia, 1985. Argiako kazetaria eta webguneko erredaktore burua. Blog honetan hiru gai hartuko ditut ardatz: Estaturik gabeko herriak, politika eta Internet. Ongi etorri.

Aisia 

Taxoareko hitza

Taxoareko Hitza Osasuna futbol taldearen gaurkotasuna euskara hutsean jorratzen duen blog bat da. 2014an sortu zuten Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kazetari gazteek, eta geroztik bere tokia egin du zale gorritxo euskaldunen artean.

Teknopataren txokoa

Aupa! Joxe Rojas naiz, 1971ko azaroan jaio nintzen Gurutzetako ospitalean, Bizkaian. Gurasoak Malagako herrixka txiki batekoak ditut, Jubriquekoak. Hala ere, euskarak izugarrizko jakinmina sortu dit txiki-txikitatik eta tira, konturatu orduko eskolak ematen nengoen Bolintxu AEK Euskaltegian, Unibertsitatean Kazetaritza ikasten nuen bitartean. Hamar urte pasatu nituen bertan, harik eta egun batean nekatu eta beste zerbaiten bila hasi nintzen arte.

Teknosexua

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, gauza teknoerakargarriak... teknosexua. Egunero sortzen zaizkidan purrustaden gainetik zerbait disdiratsuagoa lortzea gustatuko litzaidake.

TeknoZientzia Txokoa

Haurtzaro ikastolako zientzia eta teknologia departamenduak sortu eta elikatzen duen bloga. Ikasleen artean zientzia eta teknologiaren sustatzea egiteko.

Titarea eta orratza

Argiakoen sarea ehuntzen diharduen arrasatearra. Zeharkatzen nauten gaiak josteko ditut Titarea eta Orratza. Besteak beste, feminismotik. Sor(g)uneez, kulturez eta jendeaz oro har. Seguruenera, bidean okurrituko zaidan horretaz.

Transitoak

Blog hau Lutxo Egiak 2015ean burutu zuen BI-LINGUAL: TRANSITOAK performancearen bitakora-kaiera da.

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07