blogak


Transitoak

Blog hau Lutxo Egiak 2015ean burutu zuen BI-LINGUAL: TRANSITOAK performancearen bitakora-kaiera da.

Udalbizi

Euskal udalerrien iraunkortasuna, XXI. mendeko bidea marrazten

XXI. mendean murgildu garen honetan galdera ugari dago erantzuteke tokian tokiko komunitateetan.
Besteak beste, aurreko hamarkadetako ereduek utzitako ajeak metatzen ari zaizkigu, hala nola, gazteen galera,
adineko biztanleriaren hazkunde bizkorra, etxebizitzaren jabego eta erabilerari lotutako arazoak, jarduera ekonomiko zaharkitu eta enpleguari lotutakoak;
Hau da, nola ulertu eta nola eragin arlo nagusietan eredu jasangarri bat gorpuzten joateko? Nola egin eredu hori ekosistemikoa izateko?

Umea, kume

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. www.sabeletikmundura.com

Urtxintxa

Urtxintxa eskolaren bloga. Gipuzkoako Urtxintxa aisialdiko heziketa esparruan dinamizazioak, formazioa eta aholkularitza eskaintzen dituen elkartea da.

Irabazi asmorik gabeko elkarte honek 1987an hasi zuen bere ibilbidea aisialdiko hezitzaileak formatzen. Geroago, haur eta gazteei zuzendutako egitasmoak gauzatzen hasi zen. Gaur egun, hizkuntza normalizazio, argitalpen eta aholkularitza esparrura zabaldua du bere jarduna.

Xehe

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Zurrumurru askea

Mirari Ulibarriren bloga Argia sarean.

Blog honen bitartez azaldu nahiko nituzke eguneroko gatazkak, baina ez kazetaritza arruntak azaltzen dituen modu berdinean, baizik eta, poesiaren indarrez isla daitezkeen bulkaden zentzuan. Beste hitzekin, politikaz, soziologiaz, amodioaz, kirolaz edota edozein gauzaz aritu naiteke eleak erabiliz, modu honetan, egunerokotasuna hitzen kartografien bitartez distiratuz.

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07