blogak


Urtxintxa

Urtxintxa eskolaren bloga. Gipuzkoako Urtxintxa aisialdiko heziketa esparruan dinamizazioak, formazioa eta aholkularitza eskaintzen dituen elkartea da.

Irabazi asmorik gabeko elkarte honek 1987an hasi zuen bere ibilbidea aisialdiko hezitzaileak formatzen. Geroago, haur eta gazteei zuzendutako egitasmoak gauzatzen hasi zen. Gaur egun, hizkuntza normalizazio, argitalpen eta aholkularitza esparrura zabaldua du bere jarduna.

Uzta erradioaktiboa

Iraitz Ugalderen bloga Gaztezulo sarean.

Irudimena dut aterpe. Abentura eta bidaiak arnasaldi. Bizkorregi doan jendartearen mareatik salbatuko nauen kortxo zati baten bila dihardut azkenaldian. Egunaren erdia bata txuriz mozorrotuta pasatzen dut Las Palmas de Gran Canariako ospitale batean. Beste erdian artearen espresio ezberdinetatik edaten dut gizaki gisa ditudan beharrak asetzeko.

Wikipedia

Euskal Wikilarien Lankide Taldeko bloga. Euskarazko Wikipediari buruzko informazio gunea.

Xegun Altolagirre

Xegun Altolagirre naiz, gidoilaria eta sortzailea. Zinea, telebista, istorioak, ekitaldiak… hitzak irudi eta irudiak hitz. Web orri honetan nire berri izango duzue… azken lanak, burutazioak… Gusto baduzue, ongi etorri!

Musika 

Zarataren filosofia

Jaione Dragodrommerren bloga Gaztezulo sarean.

Oiartzun, 1988. Psikologoa eta musikazale amorratua. Gustura pairatzen dut lepoko mina kontzertu bikain baten ostean baldin bada. Ukiezina bildumatu nahiean etxea diskoz bete dut. Maiteago dut bilatzea aurkitzea baino, eta musika horretarako aproposa da, beti baitago oraindik entzun ez dudan abesti hobeago bat nire zain.

Ziber-etxekoandrea

Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...

Zinea 

Zinea

Amaia Garcia naiz, kazetaria eta zinemazalea. Blogean LGTBI gaiak jorratzen dituen zinemaren inguruan hitz egingo dut. Horrez gain, emakumeak egiten duten zinemaren eta zinean andrazkoek duten presentziaren inguruan ariko naiz, butakaren beste aldetik beti.

Zinea 

Zinemaldia

Urtzi Urkizuren bloga Berrian, Donostiako Zinemaldiari buruz.

Zurrumurru askea

Mirari Ulibarriren bloga Argia sarean.

Blog honen bitartez azaldu nahiko nituzke eguneroko gatazkak, baina ez kazetaritza arruntak azaltzen dituen modu berdinean, baizik eta, poesiaren indarrez isla daitezkeen bulkaden zentzuan. Beste hitzekin, politikaz, soziologiaz, amodioaz, kirolaz edota edozein gauzaz aritu naiteke eleak erabiliz, modu honetan, egunerokotasuna hitzen kartografien bitartez distiratuz.

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07