blogak


Aisia 

Game Erauntsia

Bideo jokoak gustuko duen erabiltzaile talde batetik komunitate bat sortu da. Web guneko atal bat bloga da, bideo jokoen inguruan sortzen diren albiste eta berrikuntzak zabaltzeko.

Garagoittiko orakulua

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat.

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Garaigoikoa

Txerra Rodriguezen bloga Argia sarean.

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Aisia 

Gazteaukera

Ilusioz beteriko lantaldea gara. Gazteontzat interesgarri izan daitezkeen gaiak jorratzen ditugu blog honetan, elkarrizketak, albisteak, erreportajeak zein bideoak. Gaien zerrenda luzea da baina besteak beste, etxebizitza, lana, teknologia berriak, Euskadiko Gazteak lankidetzan, Gazte-txartela, Auzolandegiak, boluntariotza, jaialdiak, trukeak, aisialdia… bezalako gaiak aurki ditzakezue.

Gaztelu plazatik

Xabier Letonaren bloga Argia sarean.

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Goazen! telesaileko sekretuak

Euskal Telebistako ‘Go!azen’ telesaileko sekretuak eta txutxumutxuak kontatuko dizkizugu blog honetan. Pantailan ikusiko ez direnak eta aktoreen nondik norakoak jakiteko lekua da hau; baita telesaileko kontuei buruzko zure iritzia emateko lekua ere.

Goonietarren gotorlekua

Elena Ripauren bloga Gaztezulo sarean.

1985ean Tolosan jaio, baina Katalunian bizi den ipurtarin berritsua nauzue. Txikitako abenturazko filmei esker, zinemaz zeharo maitemindu nintzen. Ostiral arratsaldetan, ikastola amaitu eta lagunekin eraiki nuen egurrezko txabola batean, orduak igarotzen genituen film horien protagonistak ginela imajinatzen. Etxola horren sarreran, “Ongi etorri Goonietarren gotorlekura” idatzi genuen

Han ere, katuak oinutsik

Egungo egoera sozioekonomikoaren bilakaeraren bideratze politikoak giza-errealitatea eta bertan ematen diren gatazkak modu oso zehatzean ikustera eraman gaitu, batez ere "mendebaldeko" gizartekideongan. Pentsakera hau desmontatzeko saiakerak asko badira ere, urteak joan eta urteak etorri, gutxiengo batek jarraitzen du estruktura ekonomikoa menderatzen, gainegitura ideologikoa finkatuz. Tarte honen helburua desmontaia horren baitan alea jartzea da.

Han-hemenka

Han hemenka bidaia blog xumea da. Autorearen bidaiekin elikatzen dena. Edozein parajek du zer ikusi eta zer kontatu eta apurka-apurka munduko zokoak blogeko zokoetan agertzen joango dira.

Harrikadak

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Haziak

Haziak, disziplina eta entitate anitzeko egitasmoa da, gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea du helburu. Elkar bizitza osasuntsua elikatzeko asmoz barne eraikuntzan zein kontzientzia kolektiboan oinarritutako metodologia bat garatu da. Bertan, hezkuntza formala, hezkuntza ez formala eta herritarren arteko zubiak eraikitzen dira.

Hezkidetzan esku hartzen

HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN talde-bloga. Hezkidetzan Esku Hartzen online ikastaroa (EHU) -Aniztasun anitz eta berdintasunerako hezkuntzaren alde lanean.

High Alaitasuna, Poesia eta prozac

 Antonio Casado da Rocharen bloga Argia sarean.

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Historia eta gaurkotasunaren harian

1992 Aginaga. Kazetaritza maite duen historia ikaslea. Idatzi irakurri eta hausnartu.

Hitz harrapakariak

Maitane Legarretaren bloga Gaztezulo sarean.

Beasainen sortua, 1986an. Kazetaritzan lizentziatua, AEKn irakasle. Irakurtzea dut afizio, eta idaztea nagikeriari aurre egiteko noizbehinkako indizio. Letrak edozein modutara maite ditut: soil-soil ala irudiekin, doinuekin eta abarrekin jantziak. Baina, batez ere, pentsamenduz, zorroztasunez, emozioz eta astinaldiz eraikiak.

Hitzak airean

Nire inplosio guztien explosioa. 2014tik nire gizartearen inguruko gogetak plazaratzen ditudan txokoa. Prosa zein bertsoz pentsarazteko idatzitakoak.

Ikusi eta ikasi

1989 Algorta. Hezitzailea eta kazetaria. Esan ohi da gure begiek ikusten dutena ez dela dagoenaren laurdena ere. Blog honetan aurkituko duzue nireek ikusten, ulertzen eta interpretatzen dutena.

Zinea 

Ikusi makusi, zer ikusi?

Gaizka Izagirreren bloga, zinea eta ikus-entzunezkoei buruzkoa, Argiaren webgunean.

IƱaki Beristainen bloga

Iñaki Beristainen bloga. Gipuzkoako Errezil herrian jaioa (1947), Arantzazuko frantziskotarra. Lan nagusia: Pastoralgintza. Komunikazio-gaien zalea, Arantzazu aldizkariaren zuzendaria (2001 – …), ETBn asteroko saioa: EGI BIDEAN (1988 – …) Arantzazuko koruaren zuzendaria.

Ingelesen hilerria

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Inon izatekotan

Juan Luis Zabalaren bloga Berrian.

Iparra.eus

Xabier Martinen bloga da. Euskaraz sortzen diren baliabide teknologikoen berri ematen du, baliabide teknologikoak euskaraz izateko aldarrikapen kanpainak martxan jartzen ditu.

Iparraldeko neska

Castillo Suarezen bloga Berria egunkariaren sarean. Blog honetan Castillo Suarezek hainbat idazleren (gehienak emakumeak) testu hautatuak jartzen ditu, zaharrak zein berriak, gertukoak zein urrunekoak, jatorrizkoak zein itzulpenak, baina guztiak ere bihotzeraino iristen diren horietakoak.

Irigoien

Jose Luis Irigoien

Santurtziko Eibartar baten fotobloga

Irinmodo (1307-2017)

Urteetan zehar joan da Antzuola bere identitatea eratzen. Identitatearen emaitzea da osatutako kultura ondarea, eta horren barruan historia, arte, antropologia, etnografia,...adierazpenak ugariak izan dira gure herrian.

 

Irrizbizi

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Izaroblog

Izaro Basurko da nire izena, eta sarean @izaro “ezizena” erabiltzen dut, eternautaren aurpegi batekin normalean,

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07