blogak


Bernardo Atxaga

Bernardo Atxagaren bloga.

Asteasu, Gipuzkoa, 1951; Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean, eta hainbat lanbidetan aritu izan zen (euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea, ekonomialaria, etab.), harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte.

Berriaro

Ezinbestekoa da etorkizunera begiratuta gogoeta egitea, komunikazio bide eta ohiturak azkar aldatzen ari direlako, aldaketa horietara egokitu gabe kazetaritzaren jardunak gainbeheran jarraituko duelako. Are garrantzitsua da ahalegin hori euskarazko hedabideentzat, itsaso zabalean dabilen txalupa baino ez baikagara sentitzen aro digitalean. Hari horretatik tiraka ibiliko naiz aurrerantzean, eta blog hau gogoetak eta esperientziak konpartitzeko leiho bat izango da. Ongi etorri Berriaro-ra.

Bidean

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut CodeSyntax eta Tagzania Services enpresetan. Hemen idazteaz gain beste hauetan ere idazten dut: MacMikel, CodeSyntax-en bloga eta Tagzania-ren bloga. Twitterren ere banabil txio-txioka.

Biran

Irun 1982. Gizarte Hezitzailea. Hego Amerikak sortuko dizkidan sentsazioak transmititzeko saialdia da hau.

Boligrafo gorria

Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

Botxotik Ziberespaziora

Imanol Muruaren blog pertsonala.

CodeSyntax

CodeSyntax enpresaren bloga.

Dantzan

Erreka ondotik egiten den paseo baten antza du. ume baten ilusioa basoko sastraken artean. Euriaren soinua hostoen artean. Isolaturik norbaitek zer edo zer idatzi eta izkutatzen du, ingurukoek moldatu ez dezaten. Idazle isolatu batek zer edo zer idazten du eta konpartitzea erabakitzen du, ingurukoek moldatu dezaten.

Dantzing

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

DIFusio@

Donostiako Informatika Fakultateko bloga.

Egunero argitzen duelako

Beti gustatu izan zait idaztea. Ez naiz idazlea ordea. Ipuinak baino gehiago gutunak; gutun moduan azaleratu bait ditut barruko kezkak eta ezinegonak, baina baita pozak eta berri onak.

Eibarko periferiatik

Mikel Larreategi Arana (Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut.

Eibartik

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri. (Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

Entrenamendu Mentala

Zoriontsua izateko Entrenamendu Mentalaren errekurtsoak lantzen dituen bloga, audio, bideo eta apunteekin.

Bizitzaren esperientzia errotik bizitu eta gozatu.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez

1988ko apirilaren 2an Barrikan (Bizkaia) jaioa. Enpresagintzan diplomatua eta administraria ofizioz. Berba egitea eta telebista “txupatzea” dira neure plazerrak. Internet barik ezin nai bizi, musika eta liburuek egunak alaitzen dizkidate.

Erratza gainean

Ainhoa Mariezkurrenaren bloga Argia sarean.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak. Ea sustraietara heltzen naizen…Patroi berdinetik josi gaituzte denoi. Egunero bizitako egoera ustelak normalizatu eta askotan idealizaturik bizi gara, engainuan. Lasai luzatu zidaten erratza behin emakume izateagatik. Lasai asko igo naiz gainera ni. Hemendik hobeki ikusten dira gauzak.

Etxebarri

Iban Arantzabalen bloga.

Etzi.pm

Talaios Kooperatibaren proiektua da eta eztabaida eta hausnarketa egiteko plataforma da.

Euskal Herrian Euskaraz

Euskal Herrian Euskaraz elkartearen bloga.

Euskal Natura

EuskalNatura hainbat naturzale gaztek 2006an sortu eta ordutik gaur arte mantentzen duten proiektua da, webgune hau ardatz duena, baina interneteko beste hainbat gunetan zein internetetik at ere zabalkundea baduena.

Gaur egun 19 eta 27 urte bitarteko 52 lagunek osatzen dugu taldea; tartean naturaren inguruko ikerlariek, biologia eta geologia graduetako ikasleek eta bestelako naturzaleek.

EuskalNaturako hainbat kidek, bestalde, Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saila dinamizatzeko ardura dute, eta zenbait jarduera elkarlanean antolatzen dituzte, ondorioz, UEUko Natur Zientzia sailak eta EuskalNatura taldeak.

Euskaldunok euskaraz

Euskaldunok euskaraz: euskara sustatzeko ekimenak, euskararen aldeko kanpainak, herriz herri egiten diren gauzak....eta euskararen aldeko ekintzak biltzen dituen bloga.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren bloga

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren bloga.

Euskerabili

Euskara ikasteko eta erabiltzeko gune informala eta jendearen parte-hartzea sustatzen duena.

Filipinetatik

Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu

Fisteus

Blog hau, fisioterapiari buruz euskaraz hitzegiteko toki bat besterik ez da.

Gaitzerdi

Estitxu Eizagirreren bloga Argia sarean.

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

2013-2018
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07