Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

2017 EDIZIOA

Zer egin behar dut blog batek lehiaketan parte har dezan?

2017/01/17

Blogen lehiaketan izen ematea edonork egin dezake, edozeinek proposatu dezake gustokoa duen bloga lehiaketan parte hartzeko, nahiz eta horren jabea edo idazlea ez izan. Blogen izen ematea edota proposatzea urtarrilaren 16tik otsailaren 13a arte iraungo du. Blogaren egileak zein edozein jarraitzailek proposatu dezake lana lehiaketan parte hartzeko. Parte hartzeko formularioa bete eta webgunean agertzen den unetik lehiaketa barruan izango da bloga.

Izena emateko jarraitu hurrengo pausuak:

1.-  Proposatu blogak! atalean PROPOSATU  gainean klikatu.

2.-  Aurretik blog bat altan eman baduzu eta kontua baldin baduzu:

Saioa Hasi gainean klikatu eta zure emaila eta pasahitza idatzi [zure pasahitza ez baduzu oroitzen, ahaztu bazaizu lasai, idatzi zure emaila eta zure e-postan jasoko duzu mezu bat pasahitz berria]

3.-  Bestela, Izena Eman gaineak klikatu eta agertzen zaizun formularioaren ermuak bete. [Gogoratu "*" dutenak derrigorrez behar dituzula] eta Bidali!

 

Blogaren egileak zein edozein jarraitzailek proposatu dezake lana lehiaketan parte hartzeko. Parte hartze inprimakia bete eta webgunean agertzen den unetik lehiaketaren barruan izango da bloga

 

 

 

« atzera