Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

2017 EDIZIOA

Hasi da blogak bozkatzeko epea. Zuk baduzu zeresanik!

2017/02/14

Urtarrilaren erdi aldean blogen izena eman eta proposatzeko epea zabaldu genuen. Epe hau atzo bertan bukatu zen eta hurrengo faseari ekingo diogu: bozkatzearena.

Baina lehenengo egin dezagun parte hartzen dauden blogen errepasoa: guztira 129 blog daude lehiaketan, lau kategoriatan sailkatuta: 58 kultura arlokoak dira, kopuru gehien bildu dituena; 27 aisialdi kategoriara lotuta; 21 gizarte eta politika kategorian; eta, zientzia eta teknologia kategorian parte hartzen daudenak 23 dira.

Epe berri honetan sortzaile eta erabiltzaileek baduzue zeresanik eta zuen eta epaimahaiaren botoekin lau kategoria horietako bakoitzerako hiru blog finalistak aukeratuko dira. Beraz, zure iritzia adierazteko unea da hau!

Edozeinek bozkatu dezake bere bloga edo atsegin duen beste bat. Bai egileak eta bai jarraitzaileek.

Eta botoa emateko bi baliabide jarri ditugu martxan: webgune honen bidez, zuzenean, eta Twitter bidez.

 

Nola bozkatzen da?

Bozkatzea bi modutara egin daiteke: webgunean zuzenean botoa emanez edo Twitter bitartez.

Hemen daude jarraitu beharreko pausuak:

1. Goiko menuan edo azalean agertzen den irudian (“Bozkatu” botoia daukana) sakatu.

bozkatu menua

bozkatu botoia

2. Pantaila honetara helduko zara:

3. Bozkatu nahi duzun kategoria aukeratu zerrendan eta zuzenean kategoria horretan parte hartzen duten blogen zerrenda zabalduko zaizu:

4. Hemen bi aukerak agertuko zaizkizu: webgunean botoa eskaintzeko edo Twitter bidez bozkatzeko:

  • Webgunearen bitartez bozkatzeko: zuzenean “Bozkatu” botoia sakatu. Webgune honetan saioa hasi behar duzu edo, lehenengoz sartzen bazara, izena eman.
  • Twitter bidez bozkatzeko: zerrendan agertzen den eta botoa eskaini nahi diozun blogaren izenaren ondoan dagoen txioa sortzeko ikonoa sakatu eta automatikoki blog horri botoa emango dion txio automatikoa sortuko du sistemak.

 

Txio horrek botoa zenbatu ahal izateko egitura egokia izango du. Txiokatu botoia sakatu eta listo! Ez duzu besterik egin behar.

 

Ba al dago bozkatzeko mugarik?

Bai, badago. Egun bakoitzean boto bat kategoria bakoitzari emateko aukera izango duzu.

 

Zenbat balio du zure botoak?

Epe honetan bi baliabide hauen bitartez botoa eskaintzen duten erabiltzaile guztien botoak batu eta kopuru horrek erabakiaren %50a suposatuko du.

Bestalde, epaimahaian parte hartzen duten kideen botoek beste %50eko balioa izango dute.

Beraz, formula bikoitza da eta fase honetan biok izango duzue aukera blog finalistak zeintzuk izango diren erabakitzeko.
 

Bozkatzeko epea

Bozka emateko epe hau gaur zabaldu eta martxoaren 10era arte zabalik izango da.

Martxoaren 13an, publikoaren eta epaimahaiak eskainitako botoen zenbaketa eginda, kategoria bakoitzeko blog finalistak zeintzuk diren iragarriko dugu.

Webgune honetan eta gure blogean argitaratuko dugu berria.

Beraz, zorte on parte hartzaileei eta animatu eta zure iritzia adierazi!


« atzera