Blogetan Blogetan Blogetan
Blogetan

2017 EDIZIOA

Blogetan! Euskal blogariak lehian txapelketaren bigarren edizioan parte hartzeko azken egunak

2017/02/10

Blogetan! Euskal blogariak lehian txapelketaren bigarren edizioan blog parte hartzaileak proposatu ahal izateko azken egunetan gaude. Datorren astelehenean blogak proposatzeko epea bukatu eta hurrengoari ekingo diogu, bozkatzekoari.

Lehiaketan parte hartzeko oraindik hiru egun geratzen direla, orain arte 122 blog daude izena emanda. Lehenengo edizioan 115 blog izan ziren parte hartu zutenak. Beraz, marka hau gainditu dugu oraingoan. Gehiago izango dira? Hori astelehenean jakingo dugu.

Oraindik aukera duzu zure blogari azken ukituak eman eta lehiaketan parte hartzeko izena eman. Edo jarraitzen duzun eta atsegin duzun blog hori proposatzeko. Horretan ere irakurleek zerezanik badaukazue!

Astelehenean egingo dugu edizio honetako parte hartzearen errepasoa eta zein motatakoak diren aztertuko dugu.

Bitartean, animatu zaitez eta parte hartu! Azken txanpan gaude!


« atzera